Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

WAI-A


Gizarte Ekonomiako Zuzendaritza

 

Titularra: Alfredo Ispizua Zuazua
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945019335 Ext. 19335
Faxa945019384


Egitekoak

  • Gizarte Ekonomia sustatu, bultzatu eta garatzeko programak prestatu, kudeatu eta gauzatzea.
  • Ikuskatze-lanak egitea, Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legean agindutakoaren ildotik. Era berean, zigor-espedienteak bideratzea dagokio, araudi bidez ezartzen den prozedurari jarraiki, baita zigorrak ezartzea ere, Legeko 140.5 a) artikuluan ezarri bezala.
  • Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren arduradunari ematen zaizkion eginkizunak betetzea, Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren Antolamendu eta Funtzionamenduari buruzko maiatzaren 29ko 59/2005 Dekretuan ezarritako eran.
  • 'Lan-sozietate' izendapena ematea eta Lan Sozietateei buruzko Legean jarritako betekizunak betetzen direla kontrolatzea, eta, behar denean, sailkapena kentzeari buruz ebazteko ahalmena.
  • Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari kooperatibak deskalifikatzeko proposamenak aurkeztea eta kooperatiba horietan esku hartzeko aldi baterako neurriak hartzea, Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legeko 141. eta 142. artikuluetan, hurrenez hurren, ezarritakoaren arabera.
  • Hirugarren batzuekin jarduerak eta zerbitzuak gehitzeko edo hasteko baimenen eta inoren konturako langileen legezko lanaldien urteko orduen kopurua gainditzeko baimenen espedienteez arduratzea, hori izapidetzea eta horren gaineko ebazpenak proposatzea sailburuari, Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 5.2 eta 99.4 artikuluetan ezarritakoaren arabera, hurrenez hurren.
  • Lan-sozietateei baimena ematea, kontratu mugagabez kontratatutako langile ez-bazkideen urteko ordu-kopuruen legezko mugak gainditzeko, Lan Sozietateei buruzko martxoaren 24ko 4/1997 Legeko 1.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.
  • Herri onurako kooperatiba-sozietateen deklarazioaren espedienteez arduratzea, hori izapidetzea eta ebazpena sailburuari proposatzea, otsailaren 2ko 64/1999 Dekretuan ezarritako moduan. Herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartu zuen dekretu horrek.
  • Kooperatibak 'gizarte-ekimenezkotzat' jotzea, apirilaren 4ko 61/2000 Dekretuan ezarritakoaren arabera, betiere 1. artikuluan aipatutako kooperatibei dagokienez.
  • Lurralde ordezkaritzek bere eskumeneko arloren batean hartutako ebazpenen aurka jarritako errekurtso arruntak erabakitzea.