Gizarte-bazterketari aurre egiteko jarduerak antolatzea eta garatzea, Gizarte Bazterketaren aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legean eta Gizarte Eskubideen Agiriari buruzko abenduaren 27ko 10/2000 Legean ezarritakoaren arabera.
Gizarte-bazterketaren gaineko funtsezko arauei buruzko jarduerak koordinatzea, hala administrazio publiko nola erakunde pribatuei dagokienez.
Prebentzio komunitarioaren eremuan, jarduera instituzionalak sustatzea.
Langile trebatuak prestatzea, Gizarte-bazterketaren gainean jarduteko.
Pobreziaren zergatiak aztertzea eta gizarte-desberdintasunen gaineko diagnostikoak egitea.
Gizarteratze Hitzarmenei metodologia-prozesu homogeneoak ezartzea, Oinarrizko Errentaren titulardunak gizarteratze eta laneratze aldera.
Seme-alabak dituzten Familiei Laguntzeko Erakundeen Plana gauzatzea ahalbidetzen duten arauak eta jarduerak egitea.
Erakundeen jarduerak koordinatzea, baita plan horretan deskribatutako erakunde pribatuenak ere, arlo horretan politika homogeneoa bermatze aldera.
Europako Batasunean indarrean dauden politikekin bat datozen familia babesteko bestelako neurriak garatzea.
Familia ugarientzako agiria kudeatzea, eragindako gainerako administrazioetan eta erakunde pribatuetan jarduerak, prestazioak eta informazioa koordinatuz.
Familia Ugarientzako Baliabideen Giza gaurkotzea eta banatzea.