Enplegu eta prestakuntza gaietako arau-proposamenak egitea.
Enplegua eta prestakuntza sustatzeko politikak planifikatzea eta horren laguntza eta dirulaguntza programak kudeatu eta ebaluatzea.
Enplegu-plan orokor eta sektorialak egin eta bete daitezen sustatzea.
Euskal Enplegu Zerbitzua diseinatzea eta, hala dagokionean, Estatuko zerbitzu publikoarekiko lankidetza-ekintzak gauzatzea.
Enpresak sortzeko gogoa, norbere enplegua sortzeko ekimenak eta enpresak sortzeko espiritua sustatzea.
Lan merkatuaren joerak aztertu eta ebaluatzea.
Lanbide Heziketako Euskal Sistemaren Behatokiaren Urteroko Ekintza Plana onartzea.
Sailen arteko politika koordinatzea enplegua iraunarazi eta sustatzearen inguruan.
Lanerako prestakuntza planifikatu, diseinatu eta kudeatzea, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekiko lankidetzan, langileen kualifikazioa lortu eta igotzeari dagokionez.
Etengabeko prestakuntza planifikatzen eta diseinatzen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari laguntzea.
Lanerako Prestakuntzako programen segimendua, kontrola eta ebaluazioa egitea.
Europako Gizarte Funtsetik datozen laguntzak planifikatu, kudeatu, izapidetu eta ebaluatzea.
Lurralde ordezkaritzek bere eskumeneko arloren batean hartutako ebazpenen aurka jarritako errekurtso arruntak erabakitzea.