Enpleguaren alorrean, lan-harremanen marko autonomoan diharduten gizarte-eragileek hartutako akordioei laguntza ematea.
Enpresako langileen partaidetzan eta itunetan oinarritutako enpresa-kultura bultzatzea.
Gizarte-ekonomia eta kooperatibismoaren alorreko ekintzak sustatzea eta koordinatzea.
Lanaren antolamenduaren modernizazioa bultzatzea, formula malguen bidez, produktibitatea eta lehiakortasuna handitzeko eta enplegua sortzeko.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren jarduera-eremuan Lanbide Heziketako Euskal Plana aplikatzea eta garatzea, hartu beharreko neurriak hartuz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin koordinaturik.
HOBETUZ, Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa babestea eta Etengabeko Prestakuntzaren planifikazioan eta diseinuan laguntzea, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin koordinaturik.
Lanerako Prestakuntza planifikatzea eta diseinatzea Euskal Autonomia Erkidegoan.
Lan-arloan Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartearen garapenean Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari laguntzea, baita herritarrak teknologia berrietan prestatzean ere.
Lanerako lanbide heziketa, enpleguaren sustapen eta laneko bitartekaritzaren eskumenak gauzatzeko behar den planifikazioa egitea, Enplegurako Euskal Zerbitzu bakar bat, integrala eta integratua, diseinatu eta edukitzeko.
Diskriminazio positiborako mekanismoak jartzea, Euskadin langabezia, gainbehera eta bazterkeria gehien dauden alderdien alde eta lanean hasteko zailtasunak dituzten taldeen alde.
Jite ekintzailea sustatzea, norberak bere enplegua sortzeko ekimenak bultzatzea eta erantzukizun-hartze, lehiakortasun eta elkartasunean oinarritutako enpresaburu eta langileen kultura baten alde egitea.
Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Ikuskatzailetzaren oinarriak jartzea eta jarduerak planifikatzea, EAEko administrazio publikoen, kooperatiben eta meategi, harrobi eta tunelen esparruetarako.
Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak proposaturik, lan-arriskuen prebentzioari dagokionez egindako arau-hausteengatiko zigorrak ezartzea: zigorrak 90.151,82 euro eta 300.506,5 euro bitartekoak izango dira; eta lan-arloko legeak jasotako gainerako arau-hausteengatik eta oztopoengatik, berriz 30.050, 61 euro eta 60.101,21 euro bitartekoak.
Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legeak 140.5 b) artikuluan aipatutako zigorrak ezartzea.
Gizarte Segurantzaren zuzendaritza, antolaketa eta administrazioa eta bere erregimen ekonomikoaren kudeaketa gainbegiratzea, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak dituen eskumenei kalterik egiteke.
Gizarte Segurantza eta Gizarte Aurreikuspeneko Borondatezko Erakundeen arloan jarduerak programatzea, azken kasu horretan Ogasun eta Herri Administrazio Sailak dituen eskumenei kalterik gabe.