a) Botere Judizial eta Justizia Administrazioan diharduten gainerako instituzio eta organoekiko, abokatuen, prokuradoreen, epaileen, magistratuen, fiskalen eta idazkari judizialen korporazio eta ordezkaritza-antolakundeekiko harremanez arduratzea.
b) Justizia Administrazioaren funtzionamendurako giza baliabideak eta baliabide materialak jartzea oro har, eta haren antolaketa eta jarduerak planifikatzea.
c) Euskal Autonomia Erkidegoan Zuzenbideko Estatua garatu eta Justizia sendotzeko neurriak bultzatzea.
d) Euskararen erabilpena arauzkotzeko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legeak herritarrei ematen dizkien eskubideak erabili ahal izatea bermatzea Justizia Administrazioan, eta horren euskalduntze-prozesua sustatzea.
e) Euskal herritar guztien giza eskubide guztiak babestu eta garatu daitezen sustatzea.
f) Agintaritza Judizialak xedatzen dituen neurri guztien betearazpena koordinatzea, bereziki adingabeko arau-hausleei dagokienez.
h) Jaurlaritzako Sailburuordetzarekin lankidetzan, Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibila eta Zuzenbide Berezia iraunarazi, aldatu eta garatzeko jarduerak egin eta proposatzea.