Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

WAI-A


Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritza

 

Titularra: Inmaculada de Miguel Herran
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945019117 Ext. 19117
Faxa945019151


Egitekoak

  • a) Justizia Ministerioarekin, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin, Auzitegi Nagusiarekin, eta gainerako organo judizialekin, fiskaltzekin, Autonomia Erkidegoetako organo eskumendunekin eta Justiziarekin lotuta dauden Estatuko nahiz beste herrialde batzuetako gainerako instituzio eta erakundeekin zein abokatuen, prokuradoreen eta idazkari judizialen ordezkaritza-antolakundeekin, harreman egonkorra izatea eta koordinatzea.
  • b) Euskal Autonomia Erkidegoan destinatuta dauden epaile, magistratu, fiskal, idazkari judizial eta abokatuentzako prestakuntza-programak kudeatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko berezko Zuzenbideari buruzko prestakuntzan arreta berezia jarriz.
  • c) Euskal Autonomia Erkidegoan destinatuta dauden magistratu, epaile eta fiskalek Euskal Autonomia Erkidegoan gelditu eta jarraitu ahal izateko baldintzak finkatzen ahalegintzea.
  • d) Bulego eta Zerbitzu Judizialen, Fiskaltzen eta Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundearen Antolaketa Plana egin, proposatu eta ezartzea, horren jarduerak koordinatzea eta beharrezkoak diren bitarteko materialez hornitzea.
  • e) Autonomia Erkidegoan dauden Laguntza Zuzeneko Unitateak, Prozesu Zerbitzu Erkideak eta Laguntzako Bulego Erkideak diseinatu eta antolatzea, eta Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundearen, Lantalde Psikosozial Judizialen, Peritu Judizialen eta Euskara Itzultzaileen Zerbitzuaren antolaketa eta funtzionamendua gidatzea.
  • f) Bake epaitegiei laguntzeko programak kudeatzea eta Bake Justiziaren gaian ekintzak sustatzea.
  • g) Justizia Administrazioaren Euskal Behatokiaren egitekoak sustatzea eta behar duen laguntza tekniko eta administratiboa ematea.
  • h) Justizia Administrazioa hobetu eta modernizatzeko programak egin eta betearaztea.
  • i) Justizia Administrazioari dagokion Informatika Plana egitea, eta plan horren ondorioz dagozkion informatika-zerbitzuak ematea.
  • j) Hizkuntzaren normalkuntza bultzatzea, hizkera juridikoaren bateratzea eta euskara agirietan ezartzea garatuz.
  • k) Justizia Administrazioko langileen euskalduntze-alfabetatzea antolatu eta kudeatzea, eta Justizia Administrazioko talde ez transferituen euskalduntzeko programa eta hitzarmenak planifikatu eta kudeatzea.
  • l) Justizia Administrazioaren funtzionamendurako beharrezkoak diren baliabide material eta ekonomiko guztiak planifikatu eta eskuratzea.
  • m) Euskal Autonomia Erkidegoan organo eta zerbitzu judizial berriak sortzeko beharra kudeatzea.
  • n) Justizia Administrazioaren eraikinek leku, instalazio eta ekipamendu-gaietan dituzten erabilera-baldintzak eta beharrak aztertzea.
  • o) Organo eta zerbitzu judizialen proiektuak egin eta gainbegiratzea, eta obra eta instalazioen planen garapen teknikoa gidatu eta kontrolatzea.
  • p) Obren egiaztagirien ikuskatzailetza teknikoa eta kontrola egitea, eta egitasmoen hasierako onarpena eta zuinketaren formulazioa eta konprobazioa egitea.
  • q) Espetxeetako baliabide materialak eta obra plana planifikatzea.
  • r) Sailaren mende dauden Justizia Administrazioko eraikin eta instalazio guztien mantentze planak egin eta gainbegiratzea.
  • s) Organo eta Zerbitzu Judizialen segurtasuna koordinatzea, eta horietako larrialdi-plana sortu edota gainbegiratzea.
  • t) Eraentzako Antolapide Teknikoak (EAT) zuzendu, antolatu eta gainbegiratzea, Sailburuordetzako beste zuzendaritzekin koordinatuz.

Eraentzako Antolapide Teknikoak (EAT) izeneko administrazio-unitateak lurralde historiko bakoitzeko hiriburuetako justizia jauregietan daude, eta Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritzaren mende egongo dira organo-mailaketari dagokionez; horien egitekoen eskuduntza duen Justizia Sailburuordetzako zuzendaritzaren mende, bestalde, egitekoei dagokienez.

Egiteko hauek betetzen dituzte:

– Sailburuordetzako zuzendaritza guztien eta organo eta zerbitzu judizialen arteko etengabeko lotura egitea.
– Bere lurraldeko organo eta zerbitzu judizialen beharrak zaintzeko laguntza eskaintzea.
– Bulego eta zerbitzu erkideen antolaketa-plana ezartzeko laguntza zuzena ematea.