Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

WAI-A


Azterlan eta Lege Araubide Zuzendaritza

 

Titularra: Abel López de Aguileta Quintana
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945019351 Ext. 19351
Faxa945019451


Egitekoak

  • a) Saileko zuzendaritzek aurkezten dituzten hitzarmen edo erabaki proposamenei eta arauzko xedapenen proiektuei buruzko azterlana eta, beharrezko bada, informe tekniko juridikoa.
  • b) Jaurlaritzaren Kontseiluan eta Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordean landu behar diren edo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste aldizkari ofizial batzuetan argitaratuko diren gaiak izapidetzea.
  • c) Sailari dagozkion gaietan, irizpen teknikoak prestatzea eta, oro har, laguntza juridikoa ematea, saileko organoek proposatzen dutenean.
  • d) Notario eta erregistratzaileen elkargoekiko harreman instituzionalak, eta haien izendapenei buruzko espedienteak izapidetzea.
  • e) Epailaritza, notaritza eta erregistro-barrutiei buruzko ikerketak eta txostenak egitea.
  • f) Elkarteen erregimen orokorra, eta horretarako sortutako erregistroaz arduratzea, elkarteen lurralde bulegoak koordinatzea, gidatzea eta gainbegiratzea, eta herri onurako izaera eman zaien elkarteen babesletza.
  • g) Fundazioen erregimen orokorra, eta horretarako sortutako erregistroaz arduratzea, fundazio horien babesletzari dagozkion egitekoak burutzea.
  • h) Profesionalen Elkargoen erregimen orokorrari dagozkion egitekoak betetzea, azaroaren 21eko 18/1997 Legearen arabera, eta elkargo horiek beren sektore-eremuaren barruan sailekin izan ditzaketen harremanei kalterik egin gabe.
  • i) Sailaren bibliografia, dokumentazioa eta artxiboa antolatzea, kudeatzea eta eguneratzea.
  • j) Sailarentzako interesgarriak izan daitezkeen legeen, jurisprudentziaren eta doktrinaren segimendua egitea.
  • k) Sailaren azterlan, ikerketa eta ebaluazio mailako programak planifikatzea eta, behar denean, gauzatzea, eta horien ondoriozko txosten orokorrak eta irizpen teknikoak prestatzea.
  • l) Sailaren Estatistika-Plana lantzea eta Euskal Estatistika-Plana eta urteko Estatistika-Programak lantzen Euskal Estatistika-Erakundearekin batera lan egitea.
  • m) Saileko edozein organori laguntza teknikoa ematea, sailen estatistikekin lotura duten arloetan.
  • n) Saileko estatistika organo bereziari esleitutako eskumenak, otsailaren 13ko 32/1996 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera.
  • o) Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiarekiko eta Lehendakaritzako gainerako organoekiko harreman eta koordinaziorako organo izatea, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordearen erabakia gauzatzeko, Europar Batasuneko araudia eta politikak prestatu eta aplikatzean Eusko Jaurlaritzaren partaidetzarako koordinazio-neurriei buruzkoa, hain zuzen ere.