Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

WAI-A

Euskal Autonomia Erkidegoko Udalek eta gainerako toki-erakundeek garatutako Bakea eta Giza Eskubideen aldeko Heziketa-arloko Programak eta Ekimenak ekonomikoki laguntzeko diru-laguntzak (2008)

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza


Egitura atal kudeatzailea

Giza Eskubideen Zuzendaritza


Xedea

Agindu honen helburua Eusko Jaurlaritzak -Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bitartez 2008ko ekitaldian emango dituen laguntzak arautzea da, betiere Bakearen eta Giza Eskubideetan oinarritutako Hezkuntzaren alorrean ekimen eta jardueren proiektuak eta programak -Euskal Autonomia Erkidegoko Udalen eta toki-erakundeen kargura daudenak- gauzatzeko laguntzak izanik.


Nori Zuzendua

Euskal Autonomia Erkidegoko Udalek eta toki-erakunde publikoek eskatu ahal izango dituzte Agindu honen helburu diren laguntzak.


Diru kopurua

321.360,00 euro


Araudia

agindua, 2008ko maiatzaren 7, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta gainerako toki-erakundeek garatutako bakearen aldeko heziketa-arloko programak eta ekimenak ekonomikoki laguntzeko diru-laguntzetarako deialdia egiten da.


Harremanak norekin

Laura Sagastizabal (tel. 945-019089)


Erantsi beharreko agiriak

Eskabidearekin batera honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Eskabidea sinatu duen pertsonaren Nortasun Agiri Nazionalaren -NANaren- fotokopia.

b) Ordezkari gisa eskatuz gero, ordezkotza hori egiaztatzen duen agiria; edo erakundearen organo eskudunak egindako egiaztagiria, sinatzaileak erakunde horren izenean jarduteko daukan gaitasuna egiaztatzen duena.

c) Proiektuaren memoria xehatua; bertan honako hauek zehaztu beharko dira: helburua, metodologia, diru-laguntza jaso lezaketen pertsonak -sexuen, lurralde-eremuaren eta egingo diren jarduerak gauzatze-egutegiaren arabera antolatuz egingo da desagregazioa - eta genero-ikuspegia nola hartuko den kontuan.

d) Proiektu hori gauzatzeak eragingo duen kostuaren aurrekontua, partiden arabera banakatua; bertan, proiektua finantzatzeko gainerako bideak, baleude, zehaztuko dira (II. Eranskina).

e) Diruz laguntzeko eskatzen den jarduera bererako eskatutako beste edozein diru-laguntzen zerrenda (II. Eranskina), bertan bereziki aipatu beharko da zein administraziori edo erakunde publikori eskatu zaizkion diru-laguntza horiek, baita eskabideen egoera ere (ukatu diren, ebazteke dauden eta onartutako zenbatekoak). Horrelakorik egon ezean, zinpeko aitorpena aurkeztu beharko da, honako hau zehaztuz: diru-laguntza jasotzeko aurkeztutako programetarako ez duela beste inongo laguntzarik eskatu.

f) Proiektua gauzatzeko erakunde eskatzaileak dituen baliabide materialak eta giza baliabideak adierazi beharko dira; horretaz gain, honako hauek ere adierazi beharko dira: alde batetik, erakundean ba ote dagoen berdintasunaren alorrean trebatuta dagoen edota ibilbidea duen pertsonarik; eta, beste alde batetik, boluntario gisa jarduten duten pertsonen kopurua. Inolako ordainsaririk jaso gabe Proiektuan laguntzen dutenak hartzen dira boluntariotzat.

g) Agindu honen III. Eranskinean azaltzen den dokumentuaren jatorrizko bi ale, dagokion banku-erakundeak eta eskatzaileak behar bezala zigilatuak eta sinatuak.

h) Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2008ko uztailaren 26arte (barne)


Eskabideak aurkezteko lekua

Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

Giza Eskubideen Zuzendaritza

Donostia-San Sebastián kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz


Tramiteen deskripzioa

Giza Eskubideen Zuzendaritzak ikusten badu eskatzaileek aurkeztutako dokumentazioa osatu gabe dagoela edo daturen bat falta dela, hamar eguneko epea emango die akats horiek zuzentzeko. Emandako epean eskatutakoa egiten ez badute, eskabideari uko egin diotela ulertuko du, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluan agindutakoaren arabera (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zen lege hori).

Diru-laguntzak emateko eta horien zenbatekoa ezartzeko, baldintza horiek biltzen diren hartuko da kontuan, eskabidearen datuen eta kasu bakoitzean zehaztuko den puntuazio-eskalaren arabera.

a) Proiektuak eskaintzen duen aukera edo interes soziala. Proiektua aintzat hartzeko, honako hauek ere kontuan hartuko dira, hala badagokio: proiektua egokia ote den 2008-2011 aldiko bakean eta giza eskubideetan oinarritutako Hezkuntzaren alorreko Euskal Planaren esparruan garatuko diren helburuak, ildo estrategikoak eta ekintzak bultzatzeko eta sustatzeko: 0-10 puntu.

b) Gauzatuko den programaren edo jardueraren originaltasuna eta potentzial estrategikoa programa edo jarduera gauzatuko den arloan eta egon litekeen hartzaile kopurua; horretaz gain, generoaren ikuspegia baloratuko da, betiere Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen 20.2 artikuluaren eta Bakean eta Giza Eskubideetan oinarritutako Hezkuntzaren alorreko Euskal Planaren arabera: 0-10 puntu.

c) Proiektuarekin jarraitzeko borondatea eta estrategia integrala, iraunkorra eta denbora luzean eutsiko zaiona ezartzeko duen potentzialtasuna: 0-5 puntu.

d) Eskolako hezkuntza-eremuarekiko eta udalerriko gizarte- eta hezkuntza-arloko sarearekiko koordinazio-maila: 0-5 puntu.

e) Finantziazio-iturriak: 0-5 puntu.

f) Giza Eskubideen nazioarteko erakundeek eta, bereziki, Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen goi-komisarioaren Bulegoak bultzatutako esku-hartze ildo, estrategia eta helburuekiko koherentzia-maila -eta horiek kontuan hartzea-: O-5 puntu.


Egitura Atal Ebazlea

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Giza Eskubideen Zuzendaria


Ebazteko epea

Agindu honen babesean aurkeztutako eskabideak ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea lau hilabetekoa izango da, Agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Epe hori igarotakoan, esanbidezko erabakirik eman ez bada, eskabideak ezetsitzat hartu ahal izango dira, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako; hala ere, Administrazioak esanbidezko ebazpena eman behar du.




Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

ikusi Eranskinak Agindua, 2008ko maiatzaren 7koa (doc.; 74,5 kb)


Bestelako Agiriak

Ez daude


Oharrak

Ez daude


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.