Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Justizia
 

WAI-A

Gazte Justiziari buruzko informazio orokorra.

    -  ARAU ESPARRUA

    -  ESKUMEN ESPARRUA

    -  NEURRIEN BILAKAERA 2004-2007 ALDIAN

    -  2004-2007rako PLANA

    -  ORGANIGRAMA

    -  BERRIZTU KATALOGOA

    -  URTEKO MEMORIAK


   - ARAU ESPARRUA

Estatuak, gai penaletan duen legegintza-eskumena erabiliz, lurralde osorako gazte-justiziaren eredua zehaztu du gaingiroki, Adingabeen Erantzukizun Penala arautzen duen urtarrilaren 12ko 5/2000 LOaren bitartez. Lege horren eredua Justiziaren edo Erantzukizunaren eredua izenekoa da, eta lege horren esparruan adingabea erantzule penaltzat hartuko da gizartearen begien aurrean eta bere begien aurrean. Erantzukizun penal horrek 14 urtetik 18 urtera bitarteko gazteak biltzen ditu; hortaz, 14 urtetik beherako gazteei ez zaie erantzukizun penalik eskatuko; nolanahi ere, erantzukizun horrek ez du familia-esparrua edo hezkuntza-esparrua gaindituko.

Halaber, legeak onartzen du helduen erantzukizun penalerako trantsizio-etapa bat izatea, egoera pertsonala eta heldutasun-maila kontuan hartuta komenigarria den pertsonen kasuetan, betiere indarkeria edo larderiarik gabe egindako larritasun gutxiagoko delitu edo hutsegite gisa kalifika daitezkeen ekintzak egin badituzte.

Adingabeen erantzukizun penalari dagokionez, gaur egun aplika daitekeen legedia Adingabeen Erantzukizun Penala arautzen duen otsailaren 12ko 5/2000 Lege Organikoa da (2001eko otsailaren 13an jarri zen indarrean). Lege hori indarrean jarri zenean, nabarmen aldatu ziren Adingabeen Epaitegiek ezarritako gazteen neurriak gauzatzeko baldintzak. Esate baterako, erantzukizunaren adina 12-16 adin-tartea izatetik 14-18 adin-tartea izatera igaro da; aplika litezkeen zehapenek iraupen luzeagoa dute eta larriagoak dira; eta neurriak ezartzeko eta gauzatzeko prozesuaren arautegia aurrekoa baino zehatzagoa da. Neurriak gauzatzeko 2004-2007 Planean ikus daitekeen bezala, 2000-2003 aldiko esperientziak erakutsi du gauzatu behar diren neurrien kopurua nabarmen hazi dela; izan ere, 2000n 235 ziren, 2003an, aldiz, 761. Horren ondorioz, ahalegin handia egin behar izan da neurriak gauzatzeko baliabide materialen eta giza baliabideen kopurua igotzeko.

Lege Organiko hori, indarrean jarri aurretik ere, nabarmen aldatu zuten honako Lege Organiko hauek: abenduaren 22ko 7 eta 9/2000 Lege Organikoek, abenduaren 10eko 9/2002 Legeak, azaroaren 25eko 15/2003 Lege Organikoak eta abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoak.

Legegintzari dagokionez, garrantzi handiko bi berrikuntza izan dira 2004-2007 aldian: 5/2000 Lege Organikoa garatzeko Arautegia onartzen duen uztailaren 30eko 1774/2004 Errege Dekretua, eta 5/2000 Lege Organikoa aldatzen duen 8/2006 Lege Organikoa (2007ko otsailean jarri zen indarrean).


Neurriak eta horiek betearaztea.

Gazteentzako neurriek egilearen erruduntasunari buruzko alderdiak (zigorra) eta banakako arriskuko eta prebentzio-beharreko irizpideak (segurtasun-neurriak) batzen dituzte.


Administrazio Publikoari dagokio 5/2000 LOan aurreikusitako neurriak gauzatzea. Neurri horiek honako hauek dira:

1. Barneratzea (erregimen itxikoa, irekikoa edo erdirekikoa).

Barneratzearen helburua adingabeak gizartearen aurkako jokabidea berriz bideratu ahal izateko hezkuntza-baldintza egokiak hornituko dituen giroa izatea da.

2. Tratamendu anbulatorioa.

Neurri hori mendetasun-sortzailearen koadroak (edari alkoholdunak, droga toxikoak edo gai psikotropikoak) edo euren psikismoaren disfuntzio nabarmenak -barneratu gabe artatu daitezkeenak- dituzten gazteentzat aurreikusita dago, gazte horiek duten egoera gainditzen laguntzeko.

3. Eguneko zentro batera joatea.

Neurri horren helburua adingabeari egunaren zati handi batean giro egituratua ematea da, adingabearen familia-giroan dituzten gabeziak konpentsatzen dituen gizarte- eta hezkuntza-arloko jarduerak eginez.

4.  Etxean edo zentro batean izatea asteburuan.

Gizarte- eta hezkuntza-arloko zereginen osagarria izan daiteke. Neurri horrek aurreikusten du adingabea bere etxean edo zentro batean egon daitekeela ostiral arratsaldetik igande gauera bitarte.

5. Zaintzapeko askatasuna.

Neurri horren helburua honako hau da: arau-hausle adingabea zaintzea eta ikuskatzea epaian ezarritako denboran, garapen pertsonal eta sozial zuzenerako beharrezkoak diren trebetasun, gaitasun eta jokabideak lortzearren.

6. Beste pertsona, familia edo hezkuntza-talde batekin bizitzea.

Horren helburua honako hau da: Epaileak zehaztutako denbora-tartean beste pertsona batekin, berea ez den familia batekin edo hezkuntza-talde batekin bizitzea adingabeari sozializazio-giro positiboa ematea.

7. Gizartearen mesederako lanak egitea.

Neurri hori ordaindu gabeko jarduera bat egitean datza, betiere aurrez finkatutako saio kopuru batean, kolektibitatearen mesederako, edo estutasun-egoeran dauden pertsonen mesederako, adingabeari ulertarazteko modu bidegabean jokatu zuela eta orain eskatzen zaizkion lanak egindako kaltearen ordain justua direla.

8. Gizarte- eta hezkuntza-arloko zereginak.

Neurri hori agintzen da adingabeak bere gizarte-gaitasuna errazteko hezkuntza-edukia duten berariazko jarduerak egin ditzan, betiere barneratu edo zaintzapeko askatasunean egon gabe: lanerako lantegi batera, osabidezko hezkuntzako gela batera, edo enplegurako prestatzeko ikastaro batera joatea; gizarte- eta kultura-animazioko jarduera egituratuetan parte hartzea, gizarte-gaitasunerako ikaskuntza-lantegietara bertaratzea eta abar.

 

   - ESKUMEN ESPARRUA.

Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa dauka EAEko Adingabeen Epaitegiek emandako neurriak betearaztearen alorrean.

Eskumen hori Zigor Betearazpenaren Zuzendaritzaren mende dagoen Gazte Justiziaren Zerbitzuaren bitartez gauzatzen da. 315/2005 Dekretuaren arabera, Zerbitzu horrek honako eginkizun hauek ditu:

  • adingabe arau-hausleei dagokienez, jardunak diseinatzea eta planifikatzea
  • Epaitegien eta Adingabeen Fiskaltzen eskaerei erantzutea
  • ingurune irekiko neurriak eta bitartekotzako, kaltea ordaintzeko eta adiskidetzeko programak sustatzea
  • ikastetxeen funtzionamendua egokia ote den zaintzea
  • erakunde publiko eta pribatuekin lankidetzan jarduteko bideei eustea eta horiek sustatzea

Era berean, EAEk eskumena dauka Legeak esleitzen dizkion eginkizunak behar bezala betetzeko arauen garapenaren alorrean.

Horren ondorioz, araudi propioa landu behar da neurrien betearazpenaren antolaketa, kudeaketa eta funtzionamendua arautzeko, estatuko legediaren esparruan.

 

   - NEURRIEN BILAKAERA 2004-2007 ALDIAN

1.Neurri irmoen eta kautelazkoen bilakaera

Gazteen neurriei buruzko estatistika-datu guztiak Zigor Betearazpenaren Zuzendaritzako Gazte Justiziaren Zerbitzua kudeatzeko datu-baseetatik lortzen dira.

NEURRIEN BILAKAERA 2004-2007 ALDIAN

NEURRIA

2004

2005

2006

2007

GUZTIRA

Gizartearentzat lan egitea

430

506

469

444

1.849

Kautelazko zaintzapeko askatasuna

12

21

18

29

80

Zaintzapeko askatasun irmoa

247

180

189

187

803

Tratamendu anbulatorioa

25

33

16

10

84

Gizarte- eta hezkuntza-arloko zereginak

66

95

73

141

375

Kautelazko barneratzea

33

24

30

34

121

Barneratze irmoa

109

113

156

136

514

Asteburuko egonaldia

88

66

147

129

430

Honako hauekiko bizikidetza:

2

4

3

6

15

Kautelazko bizikidetza

3

0

0

4

7

Eguneko zentro batera joatea

2

12

6

27

47

GUZTIRA

1.017

1.054

1.107

1.147

4.325

BEHIN BETIKOAK

963

1.009

1.059

1.080

4.111

KAUTELAZKOAK

48

45

48

67

208

IGOERA

250

43

53

40

136

IGOERA (%)

% 32,80

% 4,25

% 5,00

% 3,60

% 13,45

 

Neurrien bilakaerari dagokionez, igoera orekatua izatea da 2004-2007 aldiaren ezaugarrietako bat. Lau urtean, 1.017 neurri izatetik 1.147 izatera igaro da; igoera globala % 13,45 izan da, % 5etik beherako igoerak izanik urte bakoitzean.

Neurri irmoak —harreman zuzenagoa dute Erreforma Espedienteekin— 963tik 1.080ra igo dira, hau da, % 12,15. Nolanahi ere, kautelazko neurriak —prozedura bideratu bitartean erabaki dira— 48tik 67ra igo dira, hau da, % 39,58.

2007an, neurriak betearazteko 655 adingaberekin esku hartu da, horrek esan nahi du 2007an EAEn erroldatutako 14-18 urteko 67.917 laguni dagokienez, 5/2000 LOaren biztanleria hartzailearen % 0,96 dela, hots, 100.000 lagunetik 964,41. Zenbateko hori 100.000 biztanletik Estatuan atxilotuta dauden 148 helduekin alderatzen badugu, ikusiko dugu gazteekiko esku-hartzearen ratioa askoz handiagoa dela, eta hori kontraesanean dago adingabeen zigorgabetasun-irudi faltsuarekin. Hori esan du Arartekoak ere 2007. Urteko Txostenean.

 

2004. urtetik 2007. urtera bitarte, neurriek honako portaera hau izan dute:

- Gizarte- eta hezkuntza-arloko zereginak egitea, asteburuko egonaldiak, kautelazko zaintzapeko askatasunak eta eguneko zentro batera joateak nabarmen igo dira.

- Barneratze irmoak eta hezkuntza-taldeko bizikidetzak, aldiz, zertxobait gutxiago igo dira.

- Zaintzapeko askatasun irmoak eta tratamendu anbulatorioak jaitsi egin dira.

 

Neurrien nondik norakoari dagokionez, neurri irmoak hiru zatitan banatuko ditugu:

· Ingurune irekiko neurriak —gizartearentzat lan egitea, zaintzapeko askatasuna, tratamendu anbulatorioak, gizarte- eta hezkuntza-arloko zereginak egitea eta eguneko zentro batera joatea— 3.158 dira, hots, guztirako 4.111 neurri irmoen % 76,82.

· Asteburuko egonaldiak eta hezkuntza-taldeko bizikidetzak: 445, hots, 4.111 neurri irmoen % 10,82.

· Barneratze irmoak: 514, hots, 4.111 neurri irmoen % 12,50.

 

Laburbilduz, neurri irmoak eta kautelazko neurriak barnean hartuta, honako hau esan dezakegu:

§ aztertutako aldian, 4 neurritik 3 ingurune irekikoak izan direla (% 74,87; 4.325etik 3.238)

§ % 14,68 (4.325etik 635) gazteen justiziako zentro espezifiko bateko barneratu kopurua dela

§ % 9,94 (4.325etik 430) asteburuko egonaldiak direla, ia gehienak gazteen justiziako zentro espezifiko batean

§ % 0,51 (4.325etik 22) pertsona, familia edo hezkuntza-talderen batek egindako harrera dela, ia gehienak Gazteen Justizia Zerbitzuaren mendeko egoitza-baliabide batean

- INGURUNE IREKIKO NEURRI IRMOEN BILAKAERA 2004-2007 ALDIAN

NEURRIA

2004

2005

2006

2007

GUZTIRA

 

Gizartearentzat lan egitea

430

506

469

444