Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Albisteak eta Prentsa Oharrak
 

WAI-A

Azken eguneratzea: 2008/01/16
61.104.788 euroko laguntza jasoko du Autonomia Erkidegoak.
Euskal Autonomia Erkidegoak 61.104.788 euro jasoko ditu Europako Gizarte Funtsatik, nagusiki enplegu-aukeren eta enpresa-espirituaren sustapenean esku hartzeko.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak, Euskal Autonomia Erkidegoan Europako Gizarte Funtsaren arduradunak, jakinarazten du 2007ko abenduaren 17an Europako Gizarte Funtsaren Programa Operatiboa (2007-2013) onartu duela Europako Batzordeak.

Horren bitartez 61.104.788 euroko laguntza jasoko du Autonomia Erkidegoak, nagusiki honakoetan esku hartzeko:

  • enpresa-espiritua eta enpresen moldagarritasuna sustatzea,
  • enplegu-aukerak, gizarteratzea eta gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzea.

Kopuru hori Autonomia Erkidegoak Programa Operatibo horretan egingo duen gastuaren % 50era iristen da.