Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Albisteak eta Prentsa Oharrak
 

WAI-A

Azken eguneratzea: 2007/12/06
Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburu Joseba Azkarragak parte hartu du Europar Batasuneko Kontseiluan
Euskadik parte hartu du Enplegu, Gizarte Politika, Osasun eta Kontsumitzaileen gaietarako Kontseiluan (Brusela, 2007ko abenduaren 5ean)

BRUSELA, 2007/12/05 -Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza  sailburu Joseba Azkarragak 2007ko abenduaren 5ean parte hartu du Enplegu, Gizarte Politika, Osasun eta Kontsumitzaileen gaietarako Kontseiluan (enplegu eta gizarte politika alorrean, hain zuzen), Espainiako estatuaren autonomia erkidegoak ordezkatuz.

Joseba Azkarragaren hitzaldian  (pdf. 33 KB) -euskaraz- Interes Orokorreko Gizarte Zerbitzuen papera nabarmendu dira, ‘Europako gizarte-ereduaren oinarrietako bat’ direla esanez.

Oraingoa Eusko Jaurlaritzaren sailburu baten bostgarren parte hartzea izan da Europar Batasunaren Kontseiluan; eta erakunde honetan bigarren aldiz entzun da euskara. Hori bat dator, alde batetik, Europar Batasunaren Kontseiluan autonomia erkidegoen parte hartze eta ordezkaritza sistemarekin eta, beste alde batetik, euskara Europar Batasunean   erabiltzeko 2005. urtean ireki zen aukerarekin.

 

(Iturria: Eusko Jaurlaritza - Europako Gaiak)