|
Gizarte Aurreikuspen Osagarriaren Diagnostikoa eta Plana Euskadin
Aurkibidea
1. Atala. DIAGNOSTIKOA
1. Trantsizio domografikoa
2. Trantsizio domografikoaren eragin sozial eta ekonomikoa
3. Gizarte Segurantza publikoa: hasitako erreformen balioespena
4. Gizarte-aurreikuspeneko nazioarteko ereduak: azterketa kritikoa
5. Gizarte-aurreikuspen osagarria
2. Atala. PLAN
1. Euskadin Gizarte Aurreikuspen Osagarria garatzeko oinarriak
2. Proposamenak
3. Planaren kudeaketa
Sarrera
Pentsioak funtsezkoak dira edozein herrialdetako herritarren ongizatea bermatzeko.
Hain zuzen ere, gizarte moderno eta bidezko baten zutabeetakoa bat dira.
Gaur egun aldaketa demografiko sakonak gertatzen ari dira, eta horrek biztanleria
pixkana-pixkana zahartzea ekarriko du. Ondorioz, herrialde askok arriskupean
ikusten dute beren pentsio-sistemen egonkortasuna. Dirudienez, immigrazioak ere
ezin izango du desoreka-mehatxu hori guztiz onbideratu.
Gauzak horrela, mendebaldeko herrialde gehienak hasiak dira beren pentsiosistemak
eraldatzen. Aldaketa horiekin, oro har, pentsio publikoak osatu nahi dira,
ekarpen pribatuak handituz. Horrela, erretiroaren ondorioz lanean ari zirenena
baino diru-sarrera txikiagoak dituzten pentsiodunen errenta igo ahal izango da, edo
pentsio publikoetan gerta litezkeen murrizketak konpentsatu.
Hasitako erreforma gehienen abiapuntua zera da: erretirorako aurrezteko gaitasuna
dutenek hori egiteko ardura izan behar dutela, eta Jaurlaritzaren zeregina dela
gaitasun hori ez dutenei babes egokia ematea.
Plan hau egiterakoan kontuan hartu dira, batetik, aldaketa-prozesu horretan
murgilduta dauden herrialdeen esperientziak, eta, bestetik, nazioarteko erakundeen
gomendioak. Alabaina, esan beharra dago Euskadiko gizartearen eragileek —Lan
Harremanen Kontseiluaren (LHK) edo Kooperatiben Kontseilu Gorenaren bitartez—
edo sektoreak —Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen
Federazioaren bitartez— egindako ekarpenak ere aintzat hartu direla.
Planaren eremua
Dokumentu hau pentsioen eremuan kokatzen da; zehazkiago, Gizarte
Segurantzaren gizarte-aurreikuspen osagarria aztertu nahi da, kontingentzia
pertsonalen (erretiroa, baliaezintasuna…) estaldurari dagokionez.
....
Gizarte Aurreikuspen Osagarriaren Plana Euskadin (pdf, 782Kb)
|