Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Lan eta Lan-harremanak
 

WAI-A

Lana eta familia bateragarri egiteko neurriak

Enpresentzako diru-laguntzak

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza


Egitura atal kudeatzailea

Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritza


Xedea

1.– Ondoren azalduko diren pertsonak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten eta besteren kontura lan egiten duten langileak, edo kooperatiba-sozietateetako bazkide-langileak, edo lan-bazkideak ordezteko langabe gisa inskribatuta dauden pertsonak kontratatuko dira, eta horiek kontratatzeagatik diru-laguntzak emango dira. Egoera horretan dauden pertsonek honako hauek zainduko dituzte:

a) seme-alabak, 4. artikuluan aurreikusitako baldintzen arabera.

b) mendetasun-egoeran dauden ahaideak, baldin eta 15. artikuluaren b) idatz-zatian ezarritako ahaidetasuna badute horiekin (“Laguntzaren onuradunaren eta mendetasun-egoeran dagoen ahaidearen -hori zaintzeko eskatu delarik eszedentzia edo lanaldi-murrizketa- artean odolkidetasunezko edo kidetasunezko lehen edo bigarren mailako ahaidetasuna egongo da nahitaez, edo ezkontidea edo izatezko bikotekidea izango da”).

2.– Era berean, eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duen langilearen lanpostua betetzeko lehendik denbora partzialeko kontratua zuen langilearen lanaldia luzatzen bada, horretarako ere diru-laguntza emango da.


Nori Zuzendua

Honako hauek izango dute eskubidea Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak jasotzeko: bere kontura lan egiten duen pertsona fisikoak, baita pertsona juridiko pribatuak, sozietate publikoak izan ezik, -Euskal Autonomia Erkidegoan dutenak lantokia-, betiere besteren konturako langileak, edo kooperatiba-sozietateetako bazkide-langileak, edo lan-bazkideak kontratatzen badituzte lantoki horietan lan egiteko.


Diru kopurua

1.– Besteren kontura lan egiten duten langileak kontratatzen direnean, bitarteko kontratuak kontingentzia arruntengatik enpresak Gizarte Segurantzari egiten dion kotizazioaren % 100erainoko diru-laguntzak emango dira, kontzeptu horrengatik Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak diruz laguntzen ez duen aldearen pareko zenbatekoaren arabera.

2.– Kooperatiba-sozietateek iraupen zehatzeko kontratuak egiten badizkiete langile-bazkideei edo lan-bazkideei, eta sozietatearen Estatutuek erabaki badute beren lankide-bazkideak edo lan-bazkideak langile autonomoen parekoak izatea, Gizarte Segurantzari dagokionez, kontingentzia arruntengatik (aldi baterako ezintasuna izan ezik) gutxieneko kotizazioaren gainean kotizazio mota aplikatzearen ondorioz sortzen den kuotaren pareko zenbatekoaren araberako diru-laguntza emango da.

3.– Kooperatiba-sozietatearen Estatutuen arabera, erabaki bada bertako lankide-bazkideak edo lan-bazkideak besteren kontura lan egiten duten langileen parekoak izatea, Gizarte Segurantzari dagokionez, kontingentzia arruntengatik enpresak Gizarte Segurantzari egiten dion kotizazioaren % 100erainoko diru-laguntza emango da.

4.– Ordeztutako langilearen kontratuan azaltzen den lanaldia baino goragoko lanaldia, edo lanaldi hori murrizten den ehunekoaren araberako lanaldia sinatzen bada kontratuan, ordezkapenarekin bat datorren zati proportzionalaren araberako diru-laguntza bakarrik emango da.


Araudia

118/2007 Dekretua, uztailaren 17koa, lana eta familia bateragarri egiteko neurriak arautzen dituena (EHAA, zk.: 144, 2007ko uztailaren 27koa)

IV. KAPITULUA: SEME-ALABAK EDO MENDETASUN EGOERAN DAUDEN AHAIDEAK ZAINTZEKO ESZEDENTZIA HARTU EDO LANALDIA MURRIZTU DUTEN LANGILEAK ORDEZTEKO LAGUNTZAK


Harremanak norekin

ARGIBIDEAK:

901 222 901

945 160 600

Arabako Lurralde Ordezkaritza:

Argibideak:

 

945 017 045

945 017 046

Bizkaiako Lurralde Ordezkaritza:

Argibideak:

944 031 235

944 031 238

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza:

Argibideak:


943 023 200

Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritza:

Argibideak:

945 019 344


Erantsi beharreko agiriak

a) Hirugarren interesdunaren datuen altari buruzko fitxa (ordainketak banku bidez egiteko inprimaki normalizatua), entitateak edo eskatzaileak sinatuta eta dagokion banketxeak zigilatuta.

b) Entitatearen edo eskatzailearen identifikazio fiskaleko txartelaren kopia.

c) Diru-laguntza jaso behar duen kontratazioa oinarritu duen eszedentzia edo lanaldi-murrizketa egiaztatzen duen agiria, eskubide horietaz baliatu den pertsonari buruzko honako datuak jasotzen dituena:

– hura gauzatuko den denbora.

– une horretara arte egiten zuen lanaldia eta hori zein proportziokoa zen lanaldi osoaren aldean, aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboaren arabera.

– lanaldi-murrizketaren kasuan, murrizketa zein ehunekoaren araberakoa den egin ohi zuen lanaldiarekin alderatuta.

– lanpostua gordetzeko edo ohiko lanaldira itzultzeko bermea.

d) Besteren kontura lan egiten duten langileen ordezkapenaren kasuan, seme-alabak edo mendetasuna duten ahaideak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa hartzen duen langilea ordezteko Enpleguko Zerbitzu Publikoan erregistratutako kontratuaren kopia. Kooperatiba-elkarteen kasuan, langile-bazkidearen edo lan-bazkidearen iraupen mugatuko kontratuaren kopia.

e) Kontratatutakoaren enplegu-eskatzailearen txartelaren kopia edo, bestela, dagokion Enpleguko Zerbitzu Publikoak emandako agiria, langabetu gisa inskribatuta dagoela egiaztatzen duena.

Jarraian aipatzen diren kasuetan ez da agiri hori aurkeztu beharko:

– Kontratatutakoa Langai Euskal Enplegu Zerbitzuan eskatzaile gisa inskribatuta badago. Kasu horretan egoera hori eskabide-orrian adieraziko da.

– 21.2 artikuluan aurreikusitako lanaldi-luzatzeen kasuan. Kasu horretan aurretik lanaldi partzialeko kontratazioa zegoela eta kontratua -ordezkapena betetzeko helburuarekin- aldatu dela egiaztatu beharko da.

f) Kontratatutako pertsona agertzen den TC2 kotizazio-ereduaren edo Kotizazio Buletin Ofizialaren orrialdeen kopiak, eskatutako epeari dagozkionak.

g) Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Lurralde Zuzendaritzaren edo Kooperatiba Sozietateen kasuan, dagokion entitatearen egiaztagiri eguneratuak, laguntza eskatzen duen entitateak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordainduta dituela egiaztatzen dutenak. Zor bat atzeratzea lortzen duen entitateak ordainketak eguneratuta dauzkala hartuko da, baina agirien bidez egiaztatu beharko du hori guztia.

h) Entitatea edo eskatzailea zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ez dagoela biltzen duen zinpeko aitorpena.

i) Entitate eskatzailearen zinpeko aitorpena, Minusbaliatuak Gizarteratzeko apirilaren 7ko 13/1982 Legearen 38. artikuluan eta Laneko Segurtasunari eta Osasunari buruzko araudian ezarritakoa betetzen duela egiaztatzen duena.

Hasierako baliatze-aldien ondorengo baliatze-aldietarako eskaerak eskabide erraztuaren bidez gauzatuko dira eta aurreko idatz-zatiaren f) eta g) letretan azaltzen den dokumentazioa bakarrik aurkeztu beharko da, alde batera utzi gabe hasierako egoerarekin alderatuta egindako aldaketa orori buruzko dokumentazioa aurkeztu behar izatea.


Eskabideak Aurkezteko Epea

1.– Egutegiko 59 egunetik 180 egunera bitarteko iraupena duten ordezkapenetarako, eskaerak aurkezteko hiru hilabeteko epea izango da, kontratua amaitzen den egunetik hasita.

2.– Egutegiko 180 egunetik gora irauten duten ordezkapenen kasuan, eskaera bat aurkeztuko da kontratua indarrean dagoen sei hilabeteko aldi bakoitzeko, hiru hilabeteko epean, bakoitza amaitzen den datatik zenbatzen hasita.

3.– Azken ordezkapen-aldiak egutegiko 180 egun baino gutxiago irauten badu, eskaera aurkezteko epea hiru hilabetekoa izango da, kontratua amaitzen denetik zenbatzen hasita.

4.– Egutegiko 180 hilabetetik gorako kontratua lehenago amaitzen bada, diru-laguntzaren eskaera hiru hilabeteko epean aurkeztuko da, amaitzen den datatik zenbatzen hasita.

5.– Eskaera bakar batean ez da inoiz diruz lagunduko segidako 180 egunetik gorako denboraldirik.

6.– Bi eszedentzia edo lanaldi-murrizketa edo gehiago ordezteko langile bat kontratatzen bada, eskaera bat aurkeztu beharko da kontratuan azaltzen den ordezkapenetako bakoitzeko diruz laguntzeko moduko jardun bakoitzarentzat aurreko idatz-zatian ezarritako baldintza eta epeen arabera.


Eskabideak aurkezteko lekua

Eskabideak Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren lurralde ordezkaritzetan aurkeztu beharko dira, behar bezala betetako eskabide orri estandar baten bitartez, zuzenean zein Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozeinen bitartez.


Tramiteen deskripzioa

Emandako laguntzak ordainketa bakarrean ordainduko dira, diru-laguntza emateko baimena ematen duen ebazpena jakinarazi ondoren.


Egitura Atal Ebazlea

Enplegu eta Prestakuntza zuzendaria


Ebazteko epea

Sei hilabete, eskabidea aurkeztu zenetik kontatzen hasita.




Isilbidearen Ondorioak

Baiespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Eskabidea (pdf, 360 kb)

Eskabide Erraztua (pdf, 201 kb)

 


Bestelako Agiriak

Hirugarrenaren Alta (pdf, 1.348 KB)


Oharrak

Ez dago.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

22/11/2007