Gas Instalazioak zerbitzuan jartzea
Gasaren honako modalitate hauei buruzko espedienteak modu erabat telematikoan izapidetzeko modalitate berri bat gaitu da:
- Petrolioaren Gas Likidotuen (PGL) Deposituak biltegiratzea, proiekturik gabe
- PGL Deposituak Biltegiratzea, proiektuarekin
- Gasa hartzeko instalazioak
Proiektudun espedienteen kasuan, Ingeniarien eta Ingeniari Teknikoen Elkargoek proiektuen oniritzi elektronikoa emateko VISNET sistemarekin elkarreragiten da.
Izapideak dokumentazio guztia hartzen du barnean, eta izapidetzen ari diren eta amaituta dauden espediente guztien egoeraren berri izateko eta Administrazioak emandako dokumentu guztiak modu digitalean jasotzeko aukera ematen du.
Dokumentuak IZENPEren sinadura digitalaren eta, hala badagokio, proiektuen oniritzi elektronikoaren bidez baliozkotzen dira.
»Tramitatu