
Kontsumitzailearen arretarako telefonoa Kontsumo Zuzendaritzak guztiz dohainik
1992tik eskaintzen duen zerbitzu bat da, EAEn kontsumitzaileen arretan diharduten zentroak koordinatzeko asmoz.
Kontsumitzaileek 900 600 500 doako telefono-zenbakiaren bidez erabil dezakete zerbitzua. Zerbitzu horrek koordinatutako zentroak Kontsumitzailearen Informazio eta Arretarako Zentroen KIAZ sareko kide dira, eta hiru ataletan bana daitezke:
-
Udalen eta mankomunitateen kontsumitzaileentzako informazio-bulegoak (KIUB).
-
Kontsumitzaileen elkarteetako kontsumitzaileen arretarako zentroak.
-
Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren lurralde-bulegoak.
Kontsumitzailearen arretarako telefono honek eskaintzen duen zerbitzuak bi zati ditu:
1. Kontsumitzailearen deia jaso eta arazoa ebaluatzen da. Erantzun erraza badu, lehenbailehen erantzuten zaio.
2. Arazoa konplexuagoa bada, edo beste izapide-lanik eskatzen badu, kontsumitzaileari
kasu egiteko zerbitzuetako batera bidaliko da deia.
|