Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Industria

WAI-A

Azken eguneratzea: 2008/06/17
Eusko Jaurlaritzak kontsumitzaileek dituzten eskubideei buruzko informazio kanpaina bat jarri du abian
Eusko Jaurlaritzaren Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzak eskaera handiena duten produktuen eta zerbitzuen aurrean kontsumitzaileek dituzten eskubideei buruzko informazio kanpaina bat jarri du abian

Kanpaina irratian eta telebistan garatzen da, eta landuko diren gaien artean honako hauek daude: telefonia, bermeen ez-betetzeak, gas-berrikuspenak, etxebizitza-salmentako kontratuen abusuzko klausulak, aireko garraioa eta bidaia-konbinaketak, publizitate engainagarria, merkataritza elektronikoa eta gainzorpetzea (txartelak, kredituak edo zorrak bateratzea).

Horiek dira Euskal Autonomia Erkidegoko erreklamazio gehienen gaiak, eta, beraz, Eusko Jaurlaritzaren Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzak kontsumitzaileentzako informazio-kanpaina bat egingo du, enpresen gehiegikeria saihesteko hartu beharreko neurriei eta eskubideei buruz informatzeko.

Era berean, ekimen honetan Kontsumoko Arbitraje Batzordeari buruzko informazioa emango da; izan ere, Batzordeak arazoak judizioz kanpo eta azkar konpontzeko aukera ematen du. Gainera, kontsumoko gatazka baten kasuan jarraitu beharreko aholku orokorrak emango ditu, esate baterako honako hauei buruz: erreklamazio-orri batekin zer egin behar den, edo nola lor daitekeen doako defentsa judiziala.

Kontsumitzailearen eskubideei buruzko aholkuak EITBn, Cadena Ser irrati-katean eta tokiko telebista-kateetan azalduko dira. Besteak beste, Félix Linaresek, Iñaki Lópezek eta Iñaki Agirregomezkortak emango dute kontsumitzaileen eskubideei buruzko informazioa. Asteko elkarrizketek eta irratiko mikrosaioek osatuko dute Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzak bultzatutako lana.

 

Vitoria-Gasteiz, 2008ko ekainaren 18a