Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude::
  1. Hasiera
  2.  
  3. Merkataritza

WAI-A

Azken eguneratzea: 2007/11/20
fresko-freskue, udal merkatuak sustatzeko kanpaina
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Merkataritza Zuzendaritzak abian jarri berri du udal merkatuak sustatzeko kanpaina Fresko-freskue lelopean.

Kanpaina hori prentsan, irratian eta telebistan ikusi eta entzuteko aukera izango dugu eta, gainera, udal merkatuak dauden Euskadiko herrietako kaleetan emanaldiak ikusgai izango dira azaro eta abenduan. Bertan, Peru, sustatzeko kanpainaren protagonista nagusia erosketara “fresko” joaten da, ama Maitek agindu dion moduan. Herritarrok parte har dezakegu 5.000 euroko sari duen zozketa batean, Perurekin argazki bat igorriz edota kanpainaren webean dagoen galdesorta betez.

 

Kanpainaren argibide guztiak, pertsonaiak, emanaldiak noiz egingo, nola parte hartu zozketan, emanaldien bideoak eta bidalitako argazkiak http://ww.fresko-freskue.com web gunean daude.