Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude::
  1. Hasiera
  2.  
  3. Turismo
  4.  
  5. Informazio interesgarria

Erabilerreztasuna A

 
Euskal Erkidegoko Lanbide Koalifikazioen Sistema


Helburua

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Koalifikazioen Sistema oinarrizko bost helburulortzera bideratutakoa da. Hona horiek:

Ekonomiaren eta enpresen lehiakortasuna hobetzea sustatzea, ekoizpen-prozesuen garapenak eta hobekuntzak planteatzen dituzten kolifikazio-premiei erantzun eraginkorra eskainiko dieten gaitasunak identifikatzearen bidez.

Pertsonei motibazio handiago eskaintzea, beren lanbide-gaitasuna garatzeko eta beren bizitzan zehar prestatzen jarraitzeko, lanbide koalifikaziorako sarbidea hobetzearen bidez. Hobekuntza hori edozein prestakuntza-prozesu, ikaskuntza edo lan-esperientziaren bidez lortzen diren gaitasunak aitortzeari esker lortzen da.

Lan merkatuaren gardentasuna hobetzea, ekoizpen-prozesuek eskatzen dituzten gaitasunak kodetzearen eta sistemaren ziurtapenetarako sarbide eraginkorraren bidez.

Lanbide-heziketaren kalitatea hobetzea modalitate guztietan, gisa horretan administrazioek, prestakuntza-erakunde pribatuek eta enpresek eskainitako programak eta ekintzak orientatuko dituzten lanbide-gaitasunen erreferentzia-markoa eskaintzeko.

Pertsonen lanbide-bilakaera orientatzea, lanbide-koalifikazioen egituran eskuragarrienak diren aurrerabideak adieraziko dituzten ibilbideak adieraziz.



 

Azken eguneratzea: 2005/01/24