Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Turismoa
  4.  
  5. Zerbitzuak

Erabilerreztasuna A

itourbask - turismo bulegoen euskal sarea

 

Turismo Bulegoen Euskal Sarea– ITOURBASK, erabiltzaileei, Turismo Informazioko zerbitzu guztietatik, Euskal Autonomia Erkidego osoko turismoari buruzko informazio uniforme, eguneratu eta homogeneoa eskaintzeko helburua duela jaio da. Horrela, Euskadiko destinoaren turismo-informazio globala helarazten zaie.

 

ITOURBASK izeneko Turismo Bulegoen Euskal Sareak hainbat zerbitzu izango ditu. Zerbitzu horien artean, Euskadiko turismo baliabide eta zerbitzuen datu-baseak nabarmendu behar ditugu. Horiei esker,   horien arteko truke eta komunikazioa, dagozkien eginkizunen arabera, ahalbidetzen dira; bulegoei ezaugarri homogeneoak ematen zaizkie informazioaren estaldura eta  edukiei dagokienez; turismoko erabiltzaileei zerbitzu-multzo integrala eskaintzen zaie; horien poztasun maila hobetzen da eta Euskal Herriko turismo baliabideen komunikazio eta hedapena bultzatzen dira.

 

SAREAREN EREDUA 

ITOURBASK sarea zerbitzu nagusi batzuetan oinarrituta dago: 

  • DOKUMENTAZIO ETA INFORMAZIO ZERBITZUA:Euskadiko turismo baliabide guztiak bilduko dituena. Horretarako, datu-base komunez baliatuko da, eta atxikitako Bulegoek horiek eguneratuko dituzte. 
  • EBALUAZIO ETA ESTATISTIKEN ZERBITZUA:Honek atxikitako bulegoen kalitatea mantentzea eta horien erabiltzaileei buruzko datuak biltzea ahalbidetzen ditu.  
  • PRESTAKUNTZA ZERBITZUA:Bulegoetan kasu egiten duten teknikarien prestakuntzako beharrei erantzuten diena, urteko prestakuntza-plan baten bidez.
  • HEDAPEN ETA KOMUNIKAZIOKO ZERBITZUA:Korporazioko irudia zainduko du.

 

Zerbitzu horiek guztiek euskarri nagusitzat INTRANET aplikazioa dute, tresna hori bulegoen arteko lotura nagusia da eta honakoak ditu:

 

- Ezagutza Arloa (Bulego guztientzat garrantzitsua den informazioa duena)

- Komunikazio Arloa   (komunikazioak igorri eta jasotzen ditu)

- Datu Bilketa (aktibatutako inkesta)

- Lantaldeak 

- Foiletoak Kudeatzeko Sistema (Sareko foiletoen ezagutza).

 

Gaur egun 46 bulego eta informazio-gune atxikiak dauzkagu

Azken eguneratzea: 2007/12/14