Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Turismoa
  4.  
  5. Zerbitzuak

Erabilerreztasuna A

Turismo enpresetan oinarrizko ekipamenduak modernizatzen laguntzeko programa. 2008

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Industria, Merkataritza eta Turismoa


Egitura atal kudeatzailea

Turismo Administrazioko eta Lehiakortasuneko Zuzendaritza


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako enpresen turismo sektoreko oinarrizko ekipamenduak modernizatzeko inbertsio-proiektuak laguntzea.


Nori Zuzendua

Deialdi hau argitaratzen denean jardueran gutxienez bi urteko esperientzia dutela egiaztatzen duten eta honako mota hauen barruan dauden enpresa txiki eta ertainak (ETEak):
- Hotelak, landetxeak eta kanpinak.
- Txikizkao bida agentziak.
- Jatetxe-enpresak (Turismoaren Antolamenduari buruzko 6/1994 Legea, 35. art.)
- Turismoko enpresa osagarriak (Turismoaren Antolamenduari buruzko 6/1994 Legea, 37. art).


Diru kopurua

Inbertsioaren %20.
Gehienez, 6.015 euro enpresetako.


Araudia

AGINDUA, 2003ko apirilaren 16koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, turismo-enpresen oinarrizko ekipamenduak modernizatzen laguntzeko programa arautzen duena.

AGINDUA, 2005eko apirilaren 11koa, turismo-enpresen oinarrizko ekipamenduak modernizatzen laguntzeko programa arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren Agindua aldatzekoa.

AGINDUA, 2006ko uztailaren 4koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena. Honen bidez bigarren aldiz aldatzen da turismo-enpresen oinarrizko ekipamenduak modernizatzen laguntzeko programa arautu zuen agindua.

EBAZPENA, 2008ko otsailaren 25ekoa, Turismo sailburuordearena, 2008ko ekitaldiari dagokionez, turismo-enpresen oinarrizko ekipamenduak modernizatzen laguntzeko programan ezarritako laguntzak emateko deialdia egiteko dena.


Harremanak norekin

Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Bulegoa
Samaniego, 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 70 55
E-posta:
ma-gonza@ej-gv.es

Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Bulegoa
General Concha, 23
48010 Bilbo
Tel.: 94 403.14.00
E-posta:
a-lekue@ej-gv.es

Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Bulegoa
Easo, 10
20006 Donostia
Tel.: 943 02.25.64
E-posta:
m-etxebeste@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

Eskabide formularioekin batera ondorengo agiriak aurkeztu behar dira:
a) Pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalordearen fotokopia eta eratze-eskrituraren nahiz geroago edukitako aldaketen eta legozkiekeen erregistro-inskripzioen fotocopia.
b) Eskatzailearen pertsona juridikoaren identifikazio fiskaleko txartelaren fotocopia edo eskatzailearen NANaren fotokopia.
c) Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan edukitako alta eta bajen ziurtagiria.
d) Hirugarrenaren Alta Dokumentua.
e) Jatorrizko behin betiko fakturak edo eskaeraren xede diren aktiboen fotokopia konpultsatuak.
f) Ogasun eta Finantza Sailburuordearen 1991ko urriaren 7ko Aginduan, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura eskuratutako diru-laguntzen onuradunen obligazioak betetzea egiaztatzea buruzkoan, edo ordezkatzen duen araudian jasotako kasuak gertatzen direnean,  Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, betiere eskatzailearen berariazko baimenarekin, zerga gaietako organo eskumendunei zuzenean eskatuko die eskatzaileek euren zerga-obligazioak betetzen dituztela ziurtatzeko egiaztagiriak igor ditzatela. Espedientean interesatuen aipatutako berariazko baimena agertzen ez bada, interesatuek eman beharko dute dagokio egiaztagiria.

Puntu honetako a), b) eta d) letretan aipatutako dokumentazioa azken bi ekitaldietan Industria, Merkatariatza eta Turismo Sailari laguntzarik eskatu ez dioten enpresek aurkeztu beharko dute soilik, edota aurkeztuta badute ere, horietan aldaketaren bat gertatu denean. Hori guztia, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 35. artikuluko f) idatz-zatian xedatutakoaren kalterik gabe.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2008ko abuztuaren 1ean amaituko da.


Eskabideak aurkezteko lekua

Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Bulegoa
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz

Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Bulegoa
General Concha 23
48010 Bilbao

Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Bulegoa
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián


Tramiteen deskripzioa

Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde bulegoak egingo ditu aurkeztutako eskabideak aztertu eta balioztatzeko lanak. Eskabide horiek egoki ulertzeko eta balioztatzeko, beharrezko deritzen argibide eta osagarri guztiak eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari.

Eskabide bakoitza aztertu eta balioztatu ondoren, ebazpen proposamena aurkeztuko du. Proposamenean, eskatutako diru laguntza onartzearen edo ukatzearen alde agertuko da. Onartzearen alde eginez gero, onartutako inbertsioaren eta laguntzaren zenbatekoak adieraziko ditu.


Egitura Atal Ebazlea

Turismoa Sustatzeko eta Merkaturatzeko Zuzendaritza


Ebazteko epea

Sei hilabeteko epea gainditu baino lehen, ebazpen hori eman eta interesdunari jakinarazi behar zaio. Dagokion deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da sei hilabeteko epe hori.

ONURADUNAK 2007



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Tramitazio telematikoa 


Bestelako Agiriak

Ez dago.


Oharrak

Enpresari diru-laguntza eman dakioke ondoko aktiboak eskuratzeko:
A. Aplikazio informatiko generiko edo estandarrak, berariazkoak edo neurrira eginak bazter utzita, bai eta haiek berrikustea, moldatzea eta zuzentzea ere.   Ondorengo hauek izan ezik: berariazkoak edo neurriz eginak, haiek berrikuztearen, moldatzearen eta zuzentzearen kostoak
B. Erregistro-kutxak, saltokien terminalak.
C. Jakiak hotzean eta berotan kontserbatzeko sistemak.
D. Ardo mantentzeko armairu girotuak
E. Airea hozteko edo girotzeko gailuak

Diru-laguntza kalkulatzeko, fakturako kostua hartu eta BEZ kenduko zaio.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

31/03/2008