Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontsumo
  4.  
  5. Kontsulta eta Erreklamazioak

Erabilerreztasuna A

Kontsumoari buruzko oinarrizko informazioa


Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak

 

 

Nortzuk dira kontsumitzaileak ala erabiltzaileak?

Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen abenduaren 22ko 6/2003 Legean ezarritakoaren arabera kontsumitzaile eta/edo erabiltzaileak honako hauek dira: azken hartzaile izanik, ondasun higigarriak edo higiezinak, produktuak edo zerbitzuak erosten, erabiltzen edo baliatzen dituzten pertsona fisikoak edo juridikoak, edozein herrialdetakoak edo edozein herrialdetan bizi direnak, betiere hornitzailea enpresa profesional bat edo Administrazioa bera izanik, zuzenbide pribatuko erregimenean produktuak hornitzen edo zerbitzuak eskaintzen dituena.
Adibideak: kontsumitzailea da gosaltzeko botila bat esne erosten duena. Erabiltzailea da lanera joateko garraio publikoa erabiltzen duena.

Hasiera

 


Nortzuk ez dira kontsumitzaileak ala erabiltzaileak?

Ez dira kontsumitzaile ala erabiltzailetzat hartuko beren produktuak, ondasunak eta zerbitzuak produkzioko, merkaturatzeko edo zerbitzuak emateko prozesu batean biltzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, integrazio horrek zuzeneko etekin bat ez badakar ere.
Adibidez: ez da kontsumitzailea esnea erosten duena pastelak egiteko eta ondoren bere gozo-dendan saltzeko. Ez da erabiltzailea bere salgaiak garraiatzeko trena erabiltzen duen enpresa.

Hasiera

 


Zer arlotan ez du esku hartzen Kontsumo Sailak?

Kontsumo Sailak, legez, ezin du honako hauetan esku hartu: 
 

  • Laneko edo familiako kontuak.

  • Partikularren arteko gatazkak.
    Adibidea: "Autoa lagun bati erosi diot eta ez dit inolako bermerik ematen". "Lagun bati eskatu diot komunean konponketatxo bat egin diezadan, tutuak hautsi dizkit eta nire bizilagunaren etxea urez bete du".

  • Enpresen arteko gatazkak.
    Adibidea: "Ordenagailu bat erosi dut nire enpresarentzat eta ez dabil behar bezala". "Barazkiak erosi ditut tabernarako eta eskatutakoa baldintza txarretan iritsi da".

  • Ebazpen irmoa eta behin betikoa jaso duten gaiak.

  • Aldeek erabaki-ahalmenik ez duten gaiak edo legez ukaezinak diren eskubideak.

  • Legeari jarraiki, haien kabuz jardun ezin dutenen ordezkari eta defendatzaile, Fiskaltzak esku hartu beharreko gaiak.

  • Intoxikazioren bat, lesioren bat edo heriotza tarteko direnean, edo arrazoizko delitu-arrastoak daudenean.

  • Bizilagunen arteko gatazkak (Jabetza Horizontalaren eta Jabeen Erkidegoen Legea).

  • Gizakien eta animalien medikuntzaren jardunarekin eta jarduera kolegiatuekin loturiko gaiak.

Hasiera

 


Zeintzuk dira kontsumitzailearen eta/edo erabiltzailearen eskubideak?
(Iturria: Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutua)

Kontsumitzaileen eta/edo erabiltzaileen funtsezko eskubideak dira honako hauek:

  • Erosketaren faktura jasotzea.

  • Aldez aurretik aurrekontua jasotzea.

  • Ondasun bat ematen dugunean konpontzeko edo frogatzeko, gordailua egin izanaren froga-agiria jasotzea.

  • Ondasun iraunkorrei dagokienez, berme-agiria eta erabilera-eskuliburua eman diezazkiguten.

  • Establezimendu guztietan erreklamazio-orriak eskuragarri izatea.

  • Prezioak eta tarifak jendaurrean eta agerian ikusgai egotea.

  • Etengabe egitekoak diren zerbitzu publikoen hornidura etengo dela aldez aurretik jakinaraz diezaguten.

Hasiera

 


Gatazkak saihesteko aholku erabilgarriak

Kontsumitzaile eta erabiltzaileok, eskubideak ez ezik, hainbat betebehar ere baditugu. Gure eskubideak baliatzeko, betebehar horiek bete egin behar ditugu.

Betebehar horiek honako hauek dira:

  • Zerbait erosi aurretik ondo pentsatu behar dugu, eta produktua eta gure ordaintzeko ahalmena aztertu.

  • Erosi baino lehen produktuaren ezaugarriak eta prezioak alderatu behar ditugu.

  • Erosi baino lehen produktuaren edo erabiliko dugun zerbitzuaren ezaugarriei buruzko informazioa bildu behar dugu gure premiei egokitzen zaiela ziurtatzeko.

  • Erosi baino lehen, erabaki zuk zer behar duzun eta ez onartu saltzaileak inposaturiko ezer.

  • Informa zaitez aldez aurretik prezioei, baldintzei eta abarri buruz.

  • Kredituan erosi ondoren justua eta arduratsua izan behar duzu. Bete zure betebeharrak garaiz.

  • Irakurri produktuarekin datozen jarraibideak eta bete itzazu.

  • Eskatu eta gorde ezazu publizitatea.

  • Eskatu eta gorde ezazu aldez aurretik eginiko aurrekontua.

  • Eskatu, aztertu eta gorde kontratua.

  • Eskatu eta gorde ezazu faktura.

  • Eskatu eta gorde ezazu bermea.

  • Bete itzazu eskuratutako kontraprestazioak.

  • Erreklamatu egin behar duzula uste baduzu egin ezazu ahal bezain laster, epea mugatua izan ohi da eta.

Hasiera

 

 

Azken eguneratzea: 2007/10/22