Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

A mailari dagokion azalpena

     

 

 

 

Agur, ongi etorri Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren web orrira. Bertan dagoen informazioa lagungarri izango zaizula espero dugu.

 

Zuzentzen dudan taldeak, hezkuntza-komunitate osoarekin batera, hiru zutabe nagusi bultzatuko ditu lan-oinarritzat, hurrengo urteotarako:

Hezkuntza, integrazioaren eragile.

Euskal Hezkuntza Sistema inklusiboaren alde egingo dugu lan: eskola barne-hartzailea izango du, ekitatezkoa, aniztasunari arreta ematen diona, eta era berean, integratzailea, desberdintasunen orekatzailea eta baliotan heztera bideratua. Hezkuntza Sistema horretako ikastetxeak kalitatezko zentroak izango dira, bai kudeaketan, bai irakaskuntza-, ikaskuntza- eta laguntza-prozesuetan; irakasle prestatuak eta egonkorrak izango dituzte, eta gurasoek, gizarte-eragileek eta udalek dagokien parte hartzea izango dute.

 

Hezkuntza Sistema propioa sinesten dugu, eleaniztuna, ikasten irakatsiko duena, baita bizitzarako gaitasunak, ahalmenak eta trebeziak garatzen ere; IKTak hautatu dituena, ezagutzara iristea eta ezagutza sortzea errazteko tresna diren aldetik, orobat harremanetarakoak.

 

Lanbide Heziketa, pertsonak lan-munduan integratzeko eta berriz laneratzeko eragile.

 

Euskal lan-merkatuan integratu dadin orientatuko dugu Lanbide Heziketa, hiru azpisistemen bitartez: prestakuntza arautua, etengabea eta lanerako prestakuntza.

 

Kolektibo guztietan (gazte, emakume, langile, zahar…) ikaskuntza jarraitu eta etengabeko prestakuntzako dinamikak bultzatuko ditugu, gaitasun eta trebeziez jabetzeko sarbide ekitatiboa eskainiz, gizarte kohesioaren mesedetan.

 

Gizartean txertaturiko Euskal Unibertsitate Sistema lortzea.

 

XXI. mendeak ezarriko dizkigun erronkei aurre egiteko moduko unibertsitate sistema eratzea planteatzen dugu: kalitatezko irakaskuntza eskainiko duena, bere inguruneari lotua, eta garapen ekonomiko, sozial, kultural eta teknologikoarekin konprometitua. Hori dela-eta, partaide izan nahi dugu goi-mailako irakaskuntzako Europako esparruan, gure unibertsitate-ehunak gizarte-egituratze eraginkorra eta neurri egokia izan ditzan, Europako integrazioari begira.

 

Era berean, ikerketa eta berrikuntza garatzen eta sustatzen jarraituko dugu, euskal gizartearen zerbitzuan, gure ikerketa-ehuna nazioartean sendotzen, eta sare ireki eta dinamikoak prestatzen, ikerketa-ehun hori aurrerabiderako eta ongizaterako tresna izan dadin.

 

 

 

Adeitasunez,

 

 

 

 

TONTXU CAMPOS GRANADOS

EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILBURUA.