Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila

Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Drogomenpekotasunak
 

WAI-A

Drogomenpekotasunak

 Aurkezpena

Droga Gaietako Zuzendaritzak koordinatu egiten ditu Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek, Udalek eta gizarte-ekimenez sortutako elkarteek drogen arloan gauzatzen dituzten prebentzio, laguntza eta gizarte jarduerak. Orri honen bidez, Droga Gaietako Zuzendaritzak droga-kontuetan interesaturik dauden guztiei -terapeutak, ikertzaileak, kontsumitzaileak, senitartekoak, erakundeetako arduradunak, hezitzaileak, kazetariak eta, oro har, herritar guztiak- bide bat eskaini nahi die gure erkidegoak arlo horretan dituen baliabide, programa eta dokumentu nagusien berri erraz jasotzeko, gaiari buruzko informazio fidagarria eta kalitatezkoa zabalduz.

Horretarako, webgune honetan eskuragarri daude droga-gaietan EAEn egun dauden arauak eta planak, bidea emanez, halaber, Droga Gaietako Zuzendaritzak egiten dituen lanak eta plazaratzen dituen deialdiak ezagutzeko. Orobat, Drogamendekotasunen Euskal Behatokiaren ikerlanak eta jarduerak, Euskadiko Drogamendekotasunen Dokumentazio Zentroaren dokumentuak eta Drogomedia kontsultatzeko modua ematen du. Ildo horretatik, Drogomediak hedabideen eskura jartzen du drogei eta drogen mendekotasunei buruzko informazio espezializatua.

Azken eguneratzea: 2006/01/12
Gaurko Zerbitzuak ...