Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila

Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Inmigrazioa
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Inmigrazioa

    Aurkezpena

Inmigrazioa gure gizarteko errealitate bat da, politika publiko koordinatuak eta gizarte-adostasun handia eskatzen dituena. Gure herritar berrien beharrizan berriei erantzuna eman behar zaie, eta kultur arteko gizartearen erronkei irtenbidea. Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Inmigrazio Zuzendaritza berriak, beraz, badu erantzukizun bat; hain zuzen ere, estrategia komun bat taxutu eta abiaraztea, atzerriko herritarrekiko integrazioaren alorreko politika publikoen eraketak zerikusia duten alderdi guztien adostasuna eta parte hartzea izan dezan.

 

Inmigrazio Zuzendaritzari egiteko hauek dagozkio:

  1. Inmigrazioaren alorrean estrategia propio bat zehaztea Euskal Autonomia Erkidegorako.
  2. Inmigrazioaren alorreko jarduerak planifikatzea eta horri buruzko araudien proiektuak prestatzea.
  3. Etorkinak gizartean txertatzeko eta gizarte-babeseko sistemetan sartzeko ekintzak eta neurriak proposatzea.
  4. Inmigrazioaren alorrean beste herri-administrazio batzuekin eta Estatuarekin koordinatzeko bideak eta bitartekoak proposatzea, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren eskumenei kalterik egin gabe, betiere.
  5. Etorkinak hartuko dituzten bizilagunak sentsibilizatzeko neurriak eta ekintza asoziatibo eta kultur artekoak laguntzeko neurriak proposatzea eta gauzatzea.
Azken eguneratzea: 2006/01/17
Gaurko Zerbitzuak ...