Egitekoak
-
Zenbait mekanismo indartzea gizarteak parte-hartze demokratikoa izan dezan, lurzoruaren, hirigintzaren, etxebizitzaren eta gizarte-gaien arloetako politikak planifikatu eta gauzatzerakoan, bai eta arlo horien eskumenak gauzatzerakoan ere.
-
Etxebizitzaren, lurzoruaren eta hirigintzaren politikaren gizarte-ikuspegia sustatzea, eta ikuspegi hori gizarteratze-politikekin bateratzea.
-
Elkarte, fundazio, gobernuz kanpoko erakunde eta gizarte-mugimenduekiko laguntza-harremanak indartzea, hala badagokio, haien ekarpen eta proposamenak bideratu ahal izateko sailaren eskumenen esparruan.
-
Herritarren sentsibilizazioa eta gizarte-kontzientziazioa sustatzea, lurzoruaren, hirigintzaren, etxebizitzaren eta gizarte-gaien arloetako politikak diseinatu, planifikatu eta gauzatzerakoan parte har dezaten.
-
Harreman instituzionalak eta sailaren komunikazio eta informazio orokorreko politika ikuskatzea.
-
Jaurlaritzaren Kontseiluari eta Ekonomia Gaietako Ordezko Batzordeari aurkeztu behar zaizkion gaien jarraipena egitea.
|