Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila

Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera

WAI-A


Zerbitzu Zuzendaritza

 

Titularra: Mikel Arana Echezarreta
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945016404 Ext. 16404
Faxa945016407


Egitekoak
  • Sailburuari laguntza tekniko-juridikoa eta administratiboa ematea.
  • Saileko Kontratazio Organo gisa jardutea, 100.000 euro gainditzen ez duten espedienteetan.
  • Saileko organoen arteko eta haien eta Gobernuko gainerako organoen arteko harremanak koordinatzea.
  • Saileko Aurrekontu Aurreproiektua egiteko lanak zuzendu eta koordinatzea, bai eta saileko aurrekontu-kudeaketa antolatu, koordinatu eta horren jarraipena egitea ere; horren haritik, kudeaketa horren egoeraren eta bilakaeraren berri emango diete organo guztiei.
  • Sailaren gastuak baimentzea, Dekretu honetan edo bestelako arauetan beste organo batzuei onartu zaizkien eskumenak bazter utzi gabe.
  • Sailaren kontratazio-espedienteak izapidetzea.
  • Saileko langileei buruzko plangintza, kontrola eta kudeaketa koordinatzea. Gainera, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 10.1. artikuluan bildutako eginkizunak betetzeko organo eskuduna da.
  • Saileko langileen gizarte-ekintzako, prestakuntzako eta hobekuntzako programak lantzea eta kudeatzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorraren esparruan gai horien eskumeneko organoei dagozkien eskumenak bazter utzi gabe.
  • Saileko langileen euskalduntzeko eta hizkuntza-normalizazioko politikaren garapena koordinatzea, Kultura Sailaren eskumenak bazter utzi gabe.
  • Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo bestelako aldizkari ofizialetan argitaratu beharreko saileko gaiak izapidetzea.
  • Saileko gainerako organoei —eta, hala badagokio, haren eraginpeko aholku—organoei eta gainerako erakundeei— laguntza juridikoa, aholkularitza eta laguntza ematea.
  • Sailean sortuko diren gaiei buruzko ikerlanak eta txostenak egitea, baldin eta bestelako zuzendaritzen esku utzi ez badira.
  • Saileko organo guztiei laguntza teknikoa ematea, saileko estatistikekin zerikusia duten gaietan.
  • Saileko zerbitzu orokorrak antolatzea eta administratzea, Sailburuordetza, Zuzendaritza eta Lurralde Ordezkaritzen lanerako sistema eta metodoak koordinatzea, eta Saileko administrazio-unitateen banaketa espaziala eta ekipamendu materiala antolatzea, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko eskumenak bazter utzi gabe.
  • Sailaren informatika-aplikazioak koordinatu eta kudeatzea, eta Sailaren Informatika Plana garatzea, Ogasun eta Herri Administrazioko Sailaren eskumenak bazter utzi gabe.
  • Saileko Erregistro Orokorra, Liburutegia, Dokumentu Funtsa eta Artxiboa antolatu, zuzendu eta kudeatzea, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren eskumenak bazter utzi gabe.
  • Administrazioa aldatu eta modernizatzearen eskumeneko organoak emandako ekimenak eta jarraibideak garatu eta gauzatzeko beharrezko euskarria bermatuko duen organo gisa jardutea, Sailaren jarduera-esparruan gai horrekin zerikusia duten Gobernu Programaren aurreikuspenak garatzeko.
  • Euskadiko Jabetza Hiritarreko Ganberei dagokienez Sailari esleitu zaizkion eginkizunak.
  • Eusko Jaurlaritzak Europar Batasuneko araudia eta politikak egin eta aplikatzeko izan beharreko esku-hartzea garatzeko koordinazio-neurriak gauzatzea, indarreko arauak betez. Horren haritik, Saileko organoen eta Erkidegoko Erakundeen arteko gaiak eta harremanak bideratuko ditu, Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren eskumeneko organoaren bitartez.
  • Saileko zuzendaritzak eta arloak eta sailaren eraginpeko erakunde autonomo, erakunde publiko eta organoak bultzatu, koordinatu eta laguntzea, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta Eusko Jaurlaritzak onartutako berdintasunerako planean aurreikusitako neurriak gauzatzeko.
  • Sailak herritarren informaziorako eta arretarako dituen zerbitzuen (arretaren 2. eta 3. mailak) funtzionamendu egokia ziurtatzea, eta Jaurlaritzaren Herritarren Arretarako Zerbitzuarekiko (Zuzenean) harremanak behar bezala egituratzea. Horretarako, solaskide eragileak ziurtatuko ditu bere eskumen-eremuko gai guztietan.
  • Zuzendaritzaren zuzeneko ardura hierarkikoaren eraginpean egongo diren Saileko Lurralde Ordezkaritzak koordinatu, antolatu eta zuzentzea, gaiaren arabera Saila osatuko duten organoen eskumenak bazter utzi gabe.