Egitekoak
- Sailburuaren —eta, oro har, Sailaren— agenda, jarduerak eta lan-programa zuzendu, planifikatu eta koordinatzea, bai eta horien jarraipena egitea ere.
- Gizartea kontzientziatzeko eta/edo sentsibilizatzeko kanpainak eta/edo politikak planifikatu eta kudeatzea.
- Sailaren komunikazio-politika diseinatu eta gauzatzea, eta sailaren organoei laguntza ematea.
- Protokolo-harremanak —eta, bereziki, Eusko Legebiltzarrarekiko, Arartekoarekiko eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta Estatuko gainerako erakunde eta instituzioekiko harremanak— koordinatzea, Jaurlaritzaren Lehendakaritzak dituen eskumenak bazter utzi gabe.
- Herritarrei informazio orokorra emateko eginkizunak koordinatzea, eta Sailaren jarduera-arloei dagozkien kexa eta iradokizunak jasotzea.
- Protokoloa eta gizarte-hedabideekiko harremanak.
- Sailaren organoentzako azterketak egitea eta prestatzea, eta organo horiei laguntza ematea, Gobernu Kontseiluari eta Ekonomia Gaietako Ordezko Batzordeari aurkeztu behar zaizkion gaiei dagokienez, bai eta gai horiek guztiak izapidetzea ere.
- Sailaren kanpo-jarduerak eta sailak sustatutako biltzar, mintegi, jardunaldi, konferentzia eta gainerako ekintza publiko eta pribatuak antolatzea.
- Sailaren argitalpenak kudeatu eta banatzea, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpenen Zerbitzu Zentralari dagozkion eskumenak bazter utzi gabe.
|