Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila

Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

WAI-A


Garapen Lankidetzarako Zuzendaritza

 

Titularra: Igor Irigoyen Fuentes
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945016403 Ext. 16403
Faxa945017808


Egitekoak

  • Euskadiko Garapen Lankidetzarako Aholku Batzordeari eta Hirugarren Munduaren Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoa Kudeatzeko Batzordeari laguntzea.
  • Garapen-lankidetzarako programa eta proiektuak sustatu, koordinatu eta gauzatzea, ekonomiaren, kulturaren, zientziaren eta teknikaren arloetan.
  • Nazio Batuetako erakundeekiko harremanak sendotzea, laguntza humanitarioari eta garapen-lankidetzari dagokienez.
  • Autonomia Erkidegoko edo kanpoko bestelako erakunde publiko edo pribatuek helburu berdinekin ezar ditzaketen programa eta ekimenak sustatzea eta horietarako laguntza ematea.
  • Euskal teknikarien prestakuntza sustatzea, lankidetzaren eta garapenaren gaietan.
  • Euskal Administrazio Publikoen arteko koordinazioa sustatzea, lankidetzaren eta garapenaren gaietan.
  • Garapen-lankidetzarekin zerikusia duten arauzko proiektuak egitea.
  • Garapen-lankidetzarako politika eraginkorragoa abian jartzeko beharrezko tresna eta neurriak diseinatzea.
  • Garapen-bidean dauden herrialdeen aurrerapenerako garrantzizko ikerlanak egin eta hedatzea.
  • Giza eskubideak eta gatazken konponbide baketsua sustatzea, baita gizartea bultzatzea ere, garapen-lankidetzarako programa eta proiektuetan parte har dezan.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan garapen-lankidetza sustatu eta hedatzea, bai eta horri buruzko sentsibilizazioa eta prestakuntza indartzea ere.
  • Larrialdi-laguntzak aztertu, ebaluatu eta proposatzea.
  • Lankidetzarekin zerikusia duten foro eta erakunde guztietan parte hartzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan zein kanpoan, kasu bakoitzean Gobernu Kontseiluak ezarriko duenaren arabera.