Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila

Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Drogomenpekotasunak
 

WAI-A


Drogamenpekotasunen Euskal Behatokia - Drogamenpekotasunen Dokumentazio Zentroa

Azken hamarkadetan zehar, informazioaren ekoizpena eta zabalkundea inoiz baino gehiago handitu dira. Adibide gisa nahikoa da zenbait datu aipatzea: gaur egun munduan gutxi gorabehera milioi bat aldizkari kaleratzen dira, egunean 11 milioi web gune berri sortzen dira, urtean Espainian 67.000 liburutik gora merkaturatzen dira (kopuru horretan doako agiriak  ez daude barne) eta Berkeleyko Unibertsitateak duela gutxi egindako azterlan baten arabera biztanle bakoitzeko 100.000 orriri dagokion informazio kopurua sortzen da urtean..

Panorama honen aurrean, argitaratzen denaren berri edukitzea ezinezko egitekoa gertatzen zaio zeharo, bai ikerlari, bai teknikari bakartuari. Horri guztiari, Interneten erabateko zabalkundea erantsi behar zaio, horixe bihurtu baita informazio eskuragarriaren paradigma. Egoera berri honetan, gero eta agerikoagoa gertatzen da dokumentazio zentroen premia, erabiltzailearen eta dokumentazioaren artean bitartekaritza egin dezaten, baina ez biltegiratzaile moduan, baizik eta balio duena eta balio ez duena aukeratu, antolatu eta ezagutarazteko.

Drogomendekotasunen Euskal Behatokiaren Dokumentazio Zentroa 1992. urtean sortu zen, SIIS Dokumentazio eta Ikasketen Zentroaren baitan.

Dokumentazio Zentroak drogomendekotasunetan espezializatua dagoen dokumentazio gune bat jartzen du interesaturik dauden pertsona guztien esku, erkidegoko, estatuko eta nazioarteko mailan sorturiko dokumentazioa biltzen eta sailkatzen duena. Gaur egun, dokumentuen datu baseak 33.000 dokumentutik gorako funtsa dauka, bai paperean, bai bertsio elektronikoan gordea, eta urtero-urtero 2.000 erreferentzia berri eransten dira.

Era berean, Dokumentazio Zentroak legeriako datu base bat ari da osatzen, Europar Batasuneko, estatuko, erkidegoetako eta lurralde historikoetako drogomendekotasunen gaineko arautegiak jasotzen dituena, araudi maila guztiak bere baitan hartuz.

Dokumentazio Zentroak, gainera, era askotako dokumentu zerbitzuak eskaintzen ditu, bai orokorrak, bai pertsonalizatuak (webguneko edukiekiko lotura):

  • Drogomendekotasunen Euskal Behatokiaren Dokumentazio Zentroa
    General Etxague,10-behea
    Donostia-San Sebastián 20003 - Gipuzkoa
    Telefonoa: 943 42 36 56
    Faxa: 943 29 30 07
    Emaila: documentacion@siis.net
    Web: www.siis.net
Azken eguneratzea: 2008/05/16