Gizarte.doc Gizarte Zerbitzuei eta Gizarte Eskuhartzeari buruzko Dokumentazio Aldizkari bat da, 2006-ko ekaina ezkeroztik SIIS-ek Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren laguntzaz argitaratua. Hilero, gizarte interbentzioaren alorrean lan egiten duten pertsonentzat interesgarri izan daitekeen gai monografiko bat lantzen du eta, horrekin batera, SIISek osatzen duen dokumentu-funtsei erantsitako berrikuntza bibliografikoei buruzko informazioa ere eskaintzen du, praktika oneko esperientzietan eta eremu honetako profesionalen eginkizunak erraz ditzaketen tresnetan arreta berezia jarriz.
|