Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila

Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gizarte ongizatea
 

WAI-A


Gizarte Ongizatea - Boluntariotzaren Euskal Kontseilua
  • SORRERA

    Gizarteari eta bere erakundeei elkartasun-politiken berri emateko asmoz,  Boluntariotzako Euskal Kontseilua Boluntariotzako Euskal Kontseiluasortu da, boluntario-gaien inguruan biltzeko, aholkuak emateko eta kontsulta egiteko organo gisa sortu ere. Kontseilu hori gizarte-ongizate arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari atxikita egongo da.

  • FUNTZIOAK

    Hona Boluntariotzako Euskal Kontseiluaren funtzioak:

    • Arau orokorrak emateko aurreproiektuak edo proiektuak egiterakoan, Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak ezinbestean egin beharko du horiei buruzko txostena, baldin eta arau horiek zuzenean boluntariotzari badagozkio. Txostena, boluntarioek eskatu eta hamabost eguneko epean bihali beharko da.

    • Boluntario-gaien oinarrizko beharrak zeintzuk diren antzeman eta aztertu.

    • Euskal administrazio publikoei aholkua eman eta proposamenak zein egitasmoak aurkeztu, borondatezko lana egiten den esparru ezberdinei buruz, eta, horrekin batera, boluntariotza programak diruz laguntzerakoan lehentasuna emango luketen irizpideak proposatu.

    • Euskal administrazio publikoei boluntario-gaiak sustatzeko neurriak aztertzeko eta zuzentzeko proposamenak egin.

    • Jakinaren gainean egon euskal administrazio publikoek boluntario-gaien programen gainean egindako jarraipenaz eta ebaluazioaz, bai eta emandako diru-laguntzez ere.

    • Euskal Autonomia Erkidegoko boluntario-gaien egoeraren berri eman urtero, txosten baten bitartezun.

    • Elkartasunarekin zerikusia duten parte-hartze organoetan gizarte-erabileak egotea bultzatu.

    • Gobernuari Kontseiluaren funtzionamendu-araudia proposatu.

    • Ekintzen urteroko txostena onartu.

  • OSAERA

    Hona Boluntario Gaien Euskal Kontseiluaren kideak:

    • Lehendakaria: Kontseilua Eusko Jaurlaritzako sail bati atxikita egongo denez, sail horretako sailburua bera edo horrek eskuordetutako pertsona.

    • Lehendakariordea : boluntariotzako erakundeen artean aukeratutako bat. Lehendakariaren hainbat eginkizun beteko ditu, araudiz ezarrita daudenak, hain zuzen ere.

    • Bokalak :

      • Eusko Jaurlaritzako sei ordezkari, sailburuorde mailakoak, gizarte ongizate, ingurumen, babes zibil, kanpo ekintza, kultura, hezkuntza, kirol eta osasun arloak eskumenak dituzten sailek izendatuak.

      • Foru aldundietako hiru ordezkari, aldundiek berek izendatuak

      • Udaletako hiru ordezkari, ordezkaritza handiena duen euskal udal elkarteak izendatuak

      • Erakundeetako hamahiru ordezkari, Boluntario Gaien Erakundeen Errolda Orokorrean izena emandako erakundeen artetik aukeratuak, hain zuzen ere erakunderik txikienetako ordezkariak ere bokal izan ahal izateko moduko partaidetza-sistema batez aukeratuak. Ordezkari horiek guztiak edo horietako batzuk izendatu gabe egonez gero, kontseiluko lehendakariak izendatuko ditu.

    • Idazkaria: lehendakariak izendatuko du kontseiluko kideen artean.

    Kontseilukideak hiru urterako aukeratuko dira, duten ordezkaritzaren arabera, nahiz eta aldi hori beste horrenbeste luzatu ahal izango den. Izendatu zituen organoak kendu ere egin ditzake kontseilutik, dagokien aldia bete baino lehen.

    Boluntariotzako Euskal Kontseiluara jotzeko eskubidea izango dute, halaberean, tratatzen den gaian adituan direnak, gaina informatzeko edo aholkua jasotzeko soilik.

  • ERAKETA

    Aurreikusita dago Boluntariotzako Euskal Kontseilua 2001eko laugarren hiruhilekoan formalki eratzea. Gaur egun, kontseilua osatuko duten ordezkarien bokalak hautatzen ari dira:


    • Erakundeen Bokalak. Apirilean gutunak bidali zitzaizkien foru diputazioei, EUDELi eta lehen aipatutako gaiez arduratzen diren Eusko Jaurlaritzako sailei. Gobernu berria osatzearen zain dago.

    • Gizartearen Bokalak. 2001eko ekainaren 14an, Boluntariotzako Euskal Kontseiluan bokal gisa ordezkariak izango dituzten erakundeak hautatzeko bilera egin zen. Hona hemen aukeratutako organizazioak:

      1. BASKONIA FUNDAZIOA. ARABA.
      2. ASPANOVAS. BIZKAIA.
      3. BIZKAIKO ELIKAGAI-BANKUA. BIZKAIA.
      4. CEAR (ERREFUXIATURI LAGUNTZEKO BATZORDEA). BIZKAIA.
      5. EDEX, BALIABIDEEN ZENTROA. BIZKAIA.
      6. BOSKO T./SALESTARRAK/HIRUGARREN MUNDUKO GAZTEAK. BIZKAIA.
      7. EDE FUNDAZIOA. BIZKAIA.
      8. GORABIDE FUNDAZIO BABESLEA. BIZKAIA.
      9. GIPUZKOA ELKARTEA. SEDEVI. GIPUZKOA.
      10. GURUTZE GORRIA. EUSKADI.
      11. EUSKADIKO ADSIS.
      12. EUSKADIKO SECOT. EUSKADI.
      13. MINBIZIARI AURRE EGITEN LAGUNTZEKO ELKARTEA. EUSKADI.


  • KONPETENTZIAK

    1. Boluntariotzaren Euskal Kontseiluko Lehendakaritzari eskumen hauek izendatu zaizkio:

      • Kontseiluaren ordezkaritza izatea

      • Kontseiluaren egintzak zuzentzea

      • Kontseiluko bilkurak deitu eta horietan mahaiburu izatea, horiek zuzen gobernatzeko behar diren jarraibide orokorrak prestatzea eta eztabaidak moderatzea.

      • Kontseiluko bilkuren gai-zerrenda prestatzea.

      • Bilkuretako aktak eta egiaztagiriak sinaduraz oniriztea.

      • Behar izanez gero, erabakiak bidali eta argitara daitezela agintzea eta bete daitezela xedatzeaen.

      • Legeetan, dekretu honetan eta oro har, dekretu honek beste organo batzuei izendatzen ez dizkien beste egiteko guztiak.

    2. Lehendakaritzak lehendakariordeari eskuordetu diezazkioke egitekoak.

      Boluntariotzaren Euskal Kontseiluko lehendakariordeak lehendakaria ordezkatuko du hori kanpoan edo gaixorik dagoenean nahiz kargua hutsik dagoenean.

      Boluntariotzaren Euskal Kontseiluari eskumen hauek izendatu zaizkio:

      • Bai kontseiluko kideek bai hirugarren batzuek Kontseiluan aurkeztu nahi dituzten gai, txosten, proposamen edo agiriak hartzea, antolatzea eta bideratzeko prestatzea, Kontseiluak azter ditzan hori izango baita erregelamenduzko bidea, eta dagokien izapideak egitea guztiei.

      • Kontseiluko kideen esku uztea gai-zerrendan sartutako gaiei buruzko agiri guztiak, azter ditzaten.

      • Kontseiluak duen edo sortzen duen informazioa dagokien pertsonei edo instantzietara bideratzea.

      • Osokoaren bileretako aktak egitea eta hartzen diren erabakiei bide ematea.

      • Fede-emaile izatea, lehendakariaren oniritziaz, eta Kontseiluak hartutako erabaki eta akten egiaztagiriak egitea; behar denean, egiaztagiria akta onartu aurrekoa dela adierazi beharko da espreski. Bere esku utzitako agiri, irizpen eta boto partikularren egi aztagiriak ere egingo ditu, lehendakariak oniritzitade fedatario.

      • Bere menpe dagoen artxiboa eta espedienteak antolatu eta zaintzea, bai eta agirien sarrera eta irteeren erregistroa ere, eta bere organoen eta horiek kideen esku uztea, hala eskatzen zaionean.

      • Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak egin beharreko urteko memoria, Kontseiluaren egintzak azalduko dituena, eta Euskal Autonomia Erkidegoko boluntariotzaren egoerari buruzko urteko txostena prestatzeko behar diren datu guztiak ematea.

      • Lehendakaritzak uzten dizkion kudeaketa eta koordinazio lanak.

Azken eguneratzea: 2006/01/09