Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila

Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Etxebizitza
 

WAI-A

Etxebizitzak egiteko eraikuntza iraunkorrerako gida (pdf 2,5Mb)

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak "Etxebizitzen Eraikigarritasun Iraunkorrari buruzko Gidaliburua eta Balioespen Kodea" argitaratu dute, eraikinak diseinatu, eraiki eta mantentzeko lanetan ari diren eragile guztiak gogoan zituztela. Gomendioak laurogeita koska fitxetan jaso daude eta araudi berrien abiapuntu izan litezke eta ziurtapen berriak baldintzatu. Sustapen-ikuspegi horretatik, Javier Madrazo buru duen Sailak eraikigarritasun iraunkorrerako laguntza-lerro bat bultzatuko du datozen hilabeteotan, etxebizitzek "etiketa berdeak" erdiko epean izango dituztela bermatu nahirik.

Gidaliburu metodologiko hau funtsezkotzat jotzen da eraikigarritasun iraunkorra garatzeko. Eusko Jaurlaritzako hiru Sailek beren sozietate publikoen bitartez (VISESA Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, ORUBIDE Lurzoruaren Kudeaketarako Sozietatea, IHOBE Ingurugiroaren Kudeaketarako Euskal Erakundea eta EVE Energiaren Euskal Erakundea) elkarrekin egindako lanaren emaitza da. Ekimen honen bidez, energia arloko eraginkortasuna areagotu nahi da eta eraikinek beren bizitza osoan ingurumenean eragiten duten inpaktua murriztu. Esaterako, besteak beste, lehengaiak eskura litezke eraikuntzarako materialak eta osagaiak lortzeko; eraikinak eraits litezke eta beren osagaiak berriro erabil litezke edo zabortegira eraman. Horrela, gogor egin nahi zaio klima-aldaketari.

Eraikuntzan arloko jarduerak eragin handia du ingurumeneko irizpide iraunkorren lorpenean. EAEko egoitzen eremuan eta hirugarren sektorean, energiaren kontsumoak urtean 3,6 milioi tona CO2 (zuzenekoak eta zeharkakoak). Hori da EAEn guztira izaten diren CO2ko isurketen % 17. Gainera, urtean 940.000 tonatik 2.100.000 tonara bitarteko hondakinak sortzen dira eraikuntza eta eraispen arloetan. Kopuru horretatik soilik % 28 birzikla edo berrerabil daiteke, eta agregatuen kontsumoa 16.300.000 tonakoa da.

Ingurumen arloko datu horiei eransten badiegu Europan jendeak bere denboraren % 90 pasatzen duela eraikinen barruan, aise ulertuko dugu zergatik duen hainbesteko garrantzia eraikigarritasun iraunkorraren gidaliburu berria argitaratzeak.

Aurkeztutako argitalpenean, laurogei bat neurri edo jarduera on daude jasota, eraikinaren bizitza osoan aplika daitezkeenak. Gainera, kalkulatzeko metodologia bat proposatzen du, puntuazio baten bidez eta aurretiaz ezarritako parametro batzuen arabera eraikinaren iraunkortasun-maila baloratzeko modua ematen duena.

Azken eguneratzea: 2006/03/20