Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila

Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Inmigrazioa
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa


Udal Mailako Harrera Sare Publikoa -
Prestakuntzarako Programa

Prestakuntza-programa honek udaletako harrera-zerbitzuetatik abegi egiten, aholkua ematen eta bitartekotzan dihardutena ditu xede; bai gizarte zerbitzuetatik (gizarte langileak, gizarte hezitzaileak, gizarte bitartekariak), bai beste arlo batzuetatik (toki poliziak, lan-teknikariak, hiritarrari laguntzeko zerbitzuetako langileak…). Honako gai hauen berri eman nahi zaie: inmigrazioari buruzko arau-esparrua, inmigrazioaren errealitateari eragiten dioten egoerak eta alderdiak, eta alor honetan dauden esku-hartze eredu desberdinak.

 

Programa 2002an abiarazi zen, eta jarraipena izan du 2003 eta 2004.ean ere, udal harrera zerbitzuak indartu eta laguntzeko neurri gisa, atzerriko etorkinei egiten dien harrerari dagokionez; izan ere, zerbitzu horietako langileen prestakuntzari eragiten dio, gure komunitateko herritar berri hauen errealitateari arreta egokia egiteko azken helburuarekin, gizartean guztiz integratzeko prozesua errazte aldera, gainerako biztanleek dituzten baldintza berberetan.

Azken eguneratzea: 2005/05/24