Udal Mailako Harrera Sare Publikoa - HELDU
AURKEZPENA-EGINKIZUNAK - EAE-KO ATZERRITAR ETORKINEN ARRETA JURIDIKO-SOZIALEKO SAREA
Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako
Sailak HELDU programa sortu du; programa horren helburua gure erkidegoko
atzerritar etorkinei arreta juridikoa eta soziala ematea da. Zerbitzu honen helburua da oinarrizko gizarte-zerbitzuekin lankidetzan aritzea, atzerriko etorkin herritarrei berme handiagorekin arreta eman ahal izateko, Espainian egoitza izateko baimenik gabe daudenean gizarte-bazterketarako arrisku handia edo gizarte-zaurgarritasun larria pairatzen dute-eta.
Ildo horretatik, zerbitzu honek informazioa ematen du, aholkua eta laguntza, eta doan egiten ditu izapideak atzerriko etorkinentzako egoitza-baimenak, edo egoitza- eta lan-baimenak lortze aldera. Era berean, zerbitzu honek aholkua ematen die oinarrizko gizarte-zerbitzuetako profesionalei Atzerritartasunari buruzko Lege Organikoak legeria orokorrean duen eragin bereziaz, profesional horiek baldintza berberetan arreta egin ahal diezaieten zerbitzu eske joaten zaizkien atzerriko etorkinei.
HELDU PROGRAMARA IRISTEKO BIDEA
Euskal Autonomia Erkidegoko udaletako oinarrizko gizarte-zerbitzuen bitartez, foru aldundietako adingabekoentzako zerbitzuak erabilita edo Eusko Jaurlaritzaren Gazteen Justiziako Zerbitzuaren bidez.
ZERBITZUAZ BALIA DAITEZKEENA
Dagoeneko gure lurraldean dauden, hau da, gure udaletako batean bizi diren atzerriko etorkinak, baina egoitza-baimenik ez dutenak. Baita egoitza-baimena duten atzerriko etorkinak ere, baldin eta egoera oso txarrean edo bereziki zaurgarrian baldin badaude, hala nola: laguntasunik gabeko adingabekoak; 18 eta 23 urte bitarteko gazteak, neurriren bat ezarri zaienak, eta Eusko Jaurlaritzaren Gazteen Justiziako Zerbitzuaren gainbegiradapean daudenak, berrezteko; tratu txarrak jasan dituzten atzerriko emakume etorkinak eta haien familia-unitatea; toxikoen mendekoak, autonomia pertsonalik ez badute; baita atzerriko etorkinari arreta ematen dion oinarrizko gizarte-zerbitzuko gizarte-langileek beharrezkotzat jotzen dituztenak ere.
HELDU BIZKAIA
Saralegi Plaza, 4-5
48003 Miribila - BILBAO
Tlfnoa: 94 433 47 00 / Faxa: 94 433 49 12
HELDU ARABA
Baiona 13-15
01010 Vitoria-Gasteiz
TlfnoA: 945 20 04 85 / FaxA: 945 17 65 35
HELDU GIPUZKOA
Larramendi Kalea, 1 - Beheko solairua-Ezkerra.
20006 Donostia-San Sebastián
Tlfno: 943 44 48 90 / Fax: 943 46 65 55
HELDU SAREARI ATXIKITAKOAK
|