Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Departamento de Vivienda y Asuntos Sociales

Euskadi.net

Estás en:
  1. Inicio
  2.  
  3. Parejas de Hecho
 

Icono de Conformidad con el Nivel A de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI

Izatezko Bikoteak


   Informazio Orokorra

Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren helburua hauxe da: izatezko bikote diren edo eratzea erabakitzen duten pertsonak, direla pertsona horiek sexu berekoak zein desberdinekoak, Erregistro horretan  izena ematea, gerora Izatezko bikoteak arautzeko maiatzaren 7ko 2/2003 Legean ezarritakoa aplikatu ahal izango zaizkielarik.

Lege honek parekatu egiten ditu ezkondutako bikoteak eta ezkongabeak Euskadiko Autonomia Erkidegoan.  Maila berean jartzen dira, hain zuzen, zerga, familia (familiako bitartekaritza, adopzioa eta harrera, osasun zentroekiko harremana, ea.) eta funtzio publikoaren arloan. Baita, hala badagokio, Euskadiko Foru Zuzenbide Zibilean oinordetza- eta ekonomia-erregimenari buruz esaten direnetan ere. Hau da, maila berean jartzen dira Euskadiko Autonomia Erkidegoak eskumena duen gaietan, ezkontideak duten tratu berdintsua bermatzen duelarik Euskadiko edozein herri-administrazioren aurrean.

Oro har, eremu autonomikotik kanpo, herri-administrazio baten menpe dagoen Erregistroa izanik, bertan izena emanda egoteak egoera hori ematen dela egiaztatzen du, autonomikoa ez den araudiak, hala badagokio,  izatezko bikoteei ondoriorik aitortzen dion kasuetarako (gizarte segurantza, errentamenduak, ea.)

 Legera biltzeko BETEBEHARRAK:

  • Pertsona biak adinez nagusi edo adingabeko emantzipatuak izatea
  • Biak gaitasun osoarekin
  • Ezin dute euren artean lerro zuzeneko odol- edo adopzio-ahaidetasunik eduki
  • Ezin dute euren artean alboko lerroko bigarren mailako odol-ahaidetasunik eduki (neba-arrebak)
  • Ezin dute ezkontza edo izatezko bikotearen bidezko loturarik izan beste inorekin ere
  • Bikotekideetako bat Euskal Autonomia Erkidegoko udalen batean erroldatuta egotea


 Betebeharrak EGIAZTATZEA

Legeak ezarri dituen baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, Izatezko Bikoteen Erregistroan aurkeztu beharko dira “betebeharrak eta agiriak” atalean zehazten diren dokumentuak.


 IZATEZKO BIKOTEEN ERREGISTROA

Erregistroan izena emateak eraketa-ondorioak ditu; beraz, izena ematen ez duten bikoteei ez zaie lege hau aplikatuko. Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan bertan eman daiteke izena, zuzenean, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak hiru lurralde historikoetan dituen ordezkaritzetan baitago, edo bestela, udal erregistrora jo, halako erregistroa duten udaletan, behintzat. Halakoetan, lege honetaz baliatzeko borondatea adierazi beharko da, berariaz. EAEko Izatezko Bikoteen Erregistroak baldintza guztiak betetzen direla egiaztatuko du, udaletako izen-emate horiei balioa eman ahal izateko, 2/2003 Legearen ondorioetarako.


 ITUNAK

Bikoteak askatasunez arautuko ditu bere ekonomia- eta ondare-harremanak, hitzarmen edo itun arautzaileak izenpetuz. Ituna dokumentu publikoan egin daiteke (notarioaren aurrean), edo dokumentu pribatuan, eta Izatezko Bikoteen Erregistroan sartuko da. Bikotekideek nahi bestetan aldatu ahal izango dute ituna. Aldaketa bakoitza Erregistroan aurkeztu beharko da, Erregistroan sar dadin.

 Izatezko Bikoteen ondare-harreman ekonomikoak

 ZERGA-ARAUDIA IZATEZKO BIKOTEEI BURUZKO EUSKAL LEGEAN

 OINORDETZAK
Azken eguneratzea: 2008/09/04