Euskadi.net

Mesedez, sartu gutxienez bilaketa hitz bat

  • Nire kudeaketak
  • Zuzenean
  • Enplegu publikoa
  • IT txartela

Azken eguneratzea: 2013/05/13

Guztira 89 udal bihurtu dira Eusko Jaurlaritzako erregistro deszentralizatu

Ekimenak herritarren eta dauden herri administrazio guztien arteko harremanak erraztea du helburu.

Dagoeneko 89 udalerrien atxikipena izan duen aukera hau bat dator Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluarekin. Honek ezartzen duenez, Administrazio Publikoei zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak aurkez daitezke edozein administrazio-organotako erregistroan, dela Estatuko Administrazio Orokorrekoa, dela autonomia-erkidegoetako administrazioetakoak, dela probintzietako diputazioen, kabildoen eta uharteetako kontseiluen administraziotakoak, dela Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 121. artikuluak aurreikusten dituen udalerrietako udaletakoak, dela gainerako Toki-Administrazioko erakundeetakoak, betiere, azken kasu honetan, dagokion hitzarmena sinatu bada

 

Arau hori aplikatuz, eta herritarrek Eusko Jaurlaritzarekin dituzten harremanak errazteko helburuarekin, hitzarmen mota honek gauzatu egiten du parte hartzen duten administrazioek duten borondatea, hau da, herritarrek aukera izan dezaten EAEko administrazioaren edozein organo edo erakundera zuzendutako dokumentuak toki-erakundeetako erregistroetan aurkezteko, eragin guztiekin.

 

Horrela, eta Eusko Jaurlaritzak onartutako eredu bati jarraitzen dion hitzarmena sinatuz, toki-erakundeek beraien erregistroetan jasoko dituzte Eusko Jaurlaritzari zuzendutako mota guztietako idazkiak eta, ondoren, udalek Jaurlaritzara bidali beharko dituzte horien izapideak egiteko (hurrengo bi eguneko gehieneko epean).

 

Hitzarmena sinatzeak duen helburua da herritarrei aukera ematea beraien udalera hurbiltzeko toki-erakunde gisa ez ezik, euskal administrazio deszentralizatua bezala ere; horrela, herritarrek ez dute zertan euskal hiriburuetara alferrikako joan-etorriak egin behar izango eta Jaurlaritza hurbilago dagoela irudituko zaie. Halaber, toki-erakundeak onura argia lortzen du, alegia, bere herritarrek erosotasun eta hurbiltasun gehiago irabazi dezaten egitea eta herritarrei ematen dizkien zerbitzuak gehitzea.

 

Udalak bere gain hartzen dituen betebeharrak ondorengo hauek bakarrik dira:

 

a) Beraien erregistroetan onartzea EAEko Administrazioaren organoetara edo horri atxikitako edo horren menpekoak diren zuzenbide publikoko erakundeetara zuzendutako edozein eskabide, idazki edo komunikazio, lurralde-kokapena kontuan hartu gabe.

 

b) Bere erregistroetan jasotzea EAEko Administraziora zuzendutako eskabideen, idazkien eta komunikazioen sarrera, eta idazpenetan adieraziko dira: bere zenbakia, idazkiaren izaera adieraziko duen izenburua, sarrera-eguna, aurkezpeneko data eta ordua, interesduna identifikatzeko datuak, administrazio-organo igorlearenak, hala badagokio, eta pertsona edo administrazio-organo hartzailearenak. Eta, behar izanez gero, erregistratzen den idazki edo komunikazioaren edukiaren aipamena. Hori guztia, 30/1992 Legearen 38. artikuluaren eta bigarren xedapen gehigarriaren arabera.

 

c) Agiriak dagozkien organo edo erakundeei zuzenean bidaltzea, erregistroan jaso ondoren, irteera-eguna berariaz adieraziz eta, beranduen, jaso eta handik bi egunetara. Agiriak ahalik eta azkarren jaso daitezen, ahal delarik behintzat, egoki iritzitako teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliko dira; betiere, 30/1992 Legearen 45. artikuluan eta horri buruzko gainerako arau eta xedapenetan aurreikusten diren berme eta betebeharrak kontuan izanik.

 

EAEko Administrazioak, bere aldetik, bera osatzen duten, berarekin harremana duten edo bere menpe dauden organo eta erakundeei buruzko informazio eguneratuta udalei emateko konpromisoa hartu du. Halaber, bere eginkizunei eta jarduerei buruzko informazioa emango du eta beharrezko laguntza teknikoa eta lankidetza emango du erregistroen informatizazioari dagokionez.

 

Araban: Aiara, Alegria-Dulantzi, Arraia-Maeztu, Arratzua-Ubarrundia, Asparrena, Barrundia, Bernedo, Bilar, Donemiliaga, Elciego, Erribera Beitia, Erriberagoitia, Eskuernaga, Gaubea, Iruña Oka, Iruraiz-Gauna, Kripan, Lantziego, Laudio, Legutio, Mañueta, Oyón-Oion, Peñacerrada-Urizaharra, Samaniego, Zigoitia

 

Bizkaian: Ajangiz, Amoroto, Aulesti, Basauri, Bermeo, Busturia, Durango, Ea, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarria, Gamiz-Fika, Güeñes, Karrantza Harana, Kortezubi, Leioa, Lekeitio, Lezama, Mendexa, Mundaka, Muskiz, Muxika, Nabarniz, Ortuella, Otxandio, Plentzia,Sopuerta, Sukarrieta, Zaldibar, Zeanuri, Zierbena.

 

Gipuzkoan: Altzo, Andoain, Anoeta, Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, Azpeitia, Berastegi, Berrobi, Eibar, Eskoriatza, Ezkio-Itsaso, Getaria, Hernialde, Hondarribia, Ibarra, Idiazabal, Irun, Irura, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Leintz-Gatzaga, Lezo, Lizartza, Olaberria, Ormaiztegi, Urnieta, Urretxu, Zegama, Zumarraga.

  

  

Compromiso con las personas