Euskadi.net

Hasiera
  • Nire kudeaketak
  • Zuzenean
  • Enplegu publikoa
  • IT txartela

WAI A - WCAG 1.0

Euskaltegiak


Helduen euskalduntzea eta alfabetatzea bideratzeko oinarrizko egitura euskaltegia da. Gaur egun 105 dira Euskal Autonomia Erkidegoan. 2008-2009 ikasturtean 38.957 heldu aritu dira euskara ikasten ikastegi horietan. Horiez gain, badira euskaltegiak Nafarroako Foru Erkidegoan eta Iparraldean ere.

EAEko euskaltegiak, izaera juridikoari dagokionez, publikoak edo pribatuak dira. Publikoak udalen eskuetan daude ( Udal euskaltegiak ). Euskaltegi pribatu asko federazioetan bilduta daude ( AEKElkarlanBatuzIKA), eta beste hainbat  federatu gabe  daude. Horiei erantsi behar zaizkie  auto-ikaskuntza zentro homologatuak . Zerbitzu hori, berariazko zentroetan ez ezik, EAEko beste hainbat eta hainbat euskaltegitan ( auto-ikaskuntza zerbitzua eskaintzen duten euskaltegiak ) eta Euskal Herritik kanpora ere eskaintzen da ( Auto-ikaskuntza Euskal Herritik kanpora )

Halaber, badira helduei  euskara irakasteko zentroak Euskal Herritik kanpora ere, baina helburuak, erritmoa eta ikasle-motak era askotakoak dira.

EAEko EUSKALTEGIEN JARDUERA

Euskaltegien jarduera ikasturteka ematen da. Jarduera nagusia ikasturtearekin batera hasten bada ere (urrian), kontuan izan behar da ikasturte osoan zehar ari direla ikasle eta ikastalde berriak hasten, eta epealdi berezi bat izan ohi dela udako ikastaroei dagokiena (uztailetik irailera).

EAEko Euskaltegi eta autoikaskuntzarako zentroen jarduera adierazteko, azken ikasturte osoan (2008-09 ikasturtean) burututako lanaren datu soil hauek adierazgarri gerta daitezke, euskaltegia edo zentroa kokatua dagoen lurraldearen arabera:

2008-09 ikasturtea

Lurraldea talde orduak Ikasle orduak Ikasleak Matrikulak
Araba 126.276 1.519.079 6.689 7.768
Bizkaia 416.755 5.311.727 22.496 28.509
Gipuzkoa 192.316 2.095.390 10.281 12.159
Orotara 735.347 8.926.196 38.957 48.436

Aurreko ikasturtearekin alderatua, ikusten da ia errepikatu egin direla azken ikasturteko kopuruak.


Datuen kudeaketarako softwarea

Azken eguneratzea: 2010/01/25