Euskadi.net

Hasiera

WAI A - WCAG 1.0
Ikastetxe nagusientzako laguntzak.

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa


Egitura atal kudeatzailea

Unibertsitate Zuzendaritza


Xedea

Ikastetxe nagusietan bizi diren ikasleen kultura eta zientzia alorreko hezkuntzara bideratutako jarduerak, unibertsitate-komunitatearen onerako antolatzen direnean, lagundu eta finantzatzea.

Baliabide ekonomiko gutxiko unibertsitate-ikasleak honelakoikastetxeetan ostatu har dezaten bultzatzea.

Ikastetxe nagusiei laguntza ematea, hezkuntza-jarduerak antolatzeko edo ikastetxe nagusiko ekipamendurako ondasun inbentariagarria erosteko laguntza emanez.


Nori Zuzendua

Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe nagusien titularrak diren erakundeak.


Diru kopurua

130.526,00 euro.


Araudia

AGINDUA, 2008ko apirilaren 15ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Agindu honen bidez onesten dira ikastetxe nagusiei laguntzak emateko arauak eta 2008ko ekitaldian eskabideak aurkezteko deialdia. (2008/05/12ko EHAA)

 


Harremanak norekin

Izen-abizenak: Amparo Otero Hidalgo
Tel.: 945-018304
Fax: 945-018422
Helbide elektronikoa: huiscatd@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

a) ordezkariaren edo legezko ordezkariaren NAN.

b) Legezko ordezkaritzaren frogagiria.

c) Ikastetxe nagusiaren 2008ko aurrekontua edo, behar denean, 2007-2008 ikasturtekoa.

d) Ikastetxe nagusiak 2006-2007 ikasturtean egindako prestakuntzako jardueren oroitidazkia. Memoria hori edizio inprimatuan badago, horren ale bat bidaliko da.

e) Zergen arloko betebeharrak bete direla egiaztatzen duen frogagiria.

f) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak bete direla egiaztatzen duen frogagiria.

 


Eskabideak Aurkezteko Epea

2008/05/13-2008/06/12


Eskabideak aurkezteko lekua

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
UNIBERTSITATE ZUZENDARITZA

Donostia kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz


Tramiteen deskripzioa

1.-Eskabideak eta ekarri beharreko agiriak aurkeztu.

2.- Espedienteak aztertu eta ebazpen-proposamena prestatu.

3.- Deialdia ebatzi eta horren berri banan-banan jakinarazi interesdunei.

4.- Laguntzak onartu.

5.- Emandako laguntzak argitaratu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

  • Hasteko eta bideratzeko izapideak: Unibertsitate Zuzendaritza.
  • Ebazpena: Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea.

Egitura Atal Ebazlea

Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea.


Ebazteko epea

Bost hilabete, eskabideak aurkezteko epeaamaitzen denetik.



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Eskabidea egiteko formularioa dago.


Bestelako Agiriak

Ez dago.


Oharrak

Eskabide-formularioa, Microsoft WORD formatuan, helbide honetan eskatu ahal izango da, posta elektronikoaren bidez: huiscatd@ej-gv.es.

Interneten ere eskura daiteke -PDF formatuan- helbide honetan:
 http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-2518/eu/ 


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

14/05/2008