
2008-2009 Ikasturtean zehar Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeek egin beharreko osasun sustapen eta heziketaren berriztapenerako proiektuak garatzeko deialdia.
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Osasuna
Osasun Publikoko Zuzendaritza
Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei dei egitea, 2008-2009 ikasturtean zehar egin beharreko Osasun Sustapen eta Heziketaren Berriztapenerako proiektuak garatzeko.
Euskal Herriko Elkarte Autonomoko unibertsitateaz kanpoko edozein ikasketa-mota ematen duen ikastetxeak.
Deialdi honen helbururako guztira ehun eta hogeita bederatzi mila bederatziehun eta laurogeita hemeretzi (129.999,00) euro bideratuko dira. Kopuru horretatik 2008 urterako laurogeita sei mila seiehun eta hirurogeita sei (86.666,00) euro esleituko dira eta 2009 urterako berrogeita hiru mila hirurehun eta hogeita hamahiru (43.333,00) euro. Dirulaguntza edo diru-horniketa horiek izango dira materiala, aholkularitza, ikastaroak eta joan-etorriak edo jarduera hauetarik eratorritako beste gastu batzuk ordaintzeko.
AGINDUA, 2008ko apirilaren 15ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena eta Osasun sailburuarena, unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei 2008-2009 ikasturtean zehar egin beharreko Osasun Sustapen eta Heziketaren Berriztapenerako Proiektuak garatzeko deia egiten diena.(EHAA - 2007ko maiatzak 13).
PIPES 2008-09 eranskinak (pdf, 64Kb)
PIPES 2008-09 eranskinak (doc, 83Kb)
Osasun Sailean: Juan Zuazagoitia. Tel: 945-019227; 945-019202. Faxa: 945-019192. Posta elektronikoa: jzuazagoitia@ej-gv.es
Hezkuntza Sailean: Pedro Zugasti. Tel:945-018330; Faxa: 945-018422. Posta elektronikoa: huisipe6@ej-gv.es
Ikastetxeko zuzendariari, ikastetxe publikoen kasuan, eta legezko ordezkariari, ikastetxe pribatuen kasuan, dagokio espedientea irekitzea; horretarako dokumentazio hau izango da beharrezkoa:
– Ikastetxeko zuzendariak edo legezko ordezkariak zigilatu eta izenpeturiko eskaera, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariari eta Osasun Publikoko zuzendariari zuzendua (I. eranskina). Izenpetzen duenak horretarako aginpidea baduela egiaztatu beharko du.
– 2007-2008 ikasturtean garatuko den Osasun Sustapen eta Heziketaren Berriztapenerako Proiektua. Honek, II. eranskineko ereduari jarraiki, funtsezko informazioa ematen duten argibideak bilduko ditu.
– Osasun Sustapen eta Heziketaren Berriztapenerako Proiektuaren laburpen-fitxa (III. eranskina).
– Klaustroaren akta; bertan, klaustroak Osasun Sustapen eta Heziketaren Berriztapenerako Proiektua ezagutzen duela eta ikastetxearen barne-antolamenduan proiektu horrek izan ditzakeen ondorioak bere gain hartzen dituela jasoko da (IV. eranskina).
– Ordezkaritza Organo Gorenaren akta; bertan, eskariaren oniritzia jasoko da, baita jaso ere aurkezturiko proiektua ezagutu eta onartzen duela, proiektua gauzatzeko behar diren neurriak hartuko dituela eta, onartzen bada, urteko planean jasoko duela (V. eranskina).
– Ikastetxeko zuzendariaren edo legezko ordezkariaren zinpeko aitorpena; bertan, helburu bereko beste deialdi batez ez dela baliatuko adieraziko da (VI. eranskina).
– Itunpeko ikastetxeek zerga-betebeharrak eguneratuta dituztela egiaztatzen duen agiria aurkeztuko dute, Ogasun eta Administrazio Publikoko sailburuaren 1997ko martxoaren 21eko Aginduan ezarritakoaren arabera (apirilaren 21eko EHAA). Titularra pertsona juridikoren bat izanez gero, dirulaguntza eskatzeko behar adinako aginpidea baduela egiaztatu beharko du eskabidea egin duenak.
Eskabideak aurkezteko epea 2008ko maiatzaren 14tik 2008ko ekainaren 14ra izango da.
Osasun Publikoko Zuzendaritza/Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza.
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Dokumentazioa hiru aletan aurkeztuko da.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo bost hilabeteetan ebatziko du deialdia Osasun Sailburuordeak.
Bost hilabete eskabideak aurkezteko epe amaieratik.
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Aurkezteko eskabide eta eranskinak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa eta Osasun Sailburuen Agindua 2008ko apirilaren 15ekoa agertzen direnak izango dira.
Ez dago.
Ez dago.
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
13/05/2008