Museoen arloan 2012. urtean burutuko diren jarduera zehatzetarako diru-laguntzak emateko baldintzak ezarri eta arautzea.
Diru-laguntza jaso dezaketen arlo eta jarduerak:
500.000 euro.
AGINDUA, 2012ko ekainaren 26koa, Kulturako sailburuarena, museoak sustatzeko eta kultur ondarearekin eta zabalkundearekin zerikusia duten museo-jarduerak garatzeko 2012ko dirulaguntzak emateko modua arautzen duena.
Herritarren arretako bulegoak:
Jendaurreko ordutegia:
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
Museoen arloan 2012. urtean burutuko diren jarduera zehatzetarako diru-laguntzak emateko baldintzak ezarri eta arautzea.
Diru-laguntza jaso dezaketen arlo eta jarduerak:
Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean kokatuta dauden museo edo bildumetako titular diren pertsona fisiko edo juridikoak, publiko zein pribatuak; Aginduan araututako diru-laguntzak eskatzeko epea amaitu baino lehen, Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan izena emanda egon behar dute edo horretarako eskaera eginda izan.
Kanpo daudenak:
Foru-aldundien titulartasuna duten museo edo bildumak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila gobernu-organoetan partaide duten fundazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra kapitalean partaide duten merkataritza-entitateak, bai eta Euskadiko 2012rako Aurrekontu Orokorretan diru-laguntza izendunak esleiturik dituzten museo eta bildumak ere.
Ezingo dute agindu honetako dirulaguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik dutenek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik dutenek ere, sexu-bereizkeria dela-eta gertatu direnak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen seigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren indarrez.
Agindu honen bidez ematen diren laguntzak jaso ahal izateko, beharrezkoa da zerga-betebeharrak egunean izatea. Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko du, automatikoki, behar hainbat aldiz, diru-laguntza eskatu duten pertsonek edo entitateek zerga-betebeharrak egunean dituztela, eta horretarako ez du pertsona horien oniritzia beharko, halaxe xedatzen du-eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak.
Pertsona onuradunei laguntzak ematea eta, hala dagokionean, horien ordainketa, baldintzaturik geratuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek ematen dituzten izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan dirua itzultzeko edo zehapenen bat ezartzeko espedientea hasi baldin bada eta oraindik izapideak amaitu gabe baldin badaude, prozedura hori burutu arte.
500.000 euro.
Eskabidearen inprimakiarekin batera honako dokumentu hau aurkeztu behar da:
"Museo jarduerak egiteko diru-laguntzak" inprimakia
Eskatzailea pertsona fisikoa bada:
Nortasun agiri nazionala (NAN), pasaportea edo antzeko agiri bat.
Agiriok aurkeztea ez da beharrezkoa izango pertsona eskatzaileak eskabidea egiteko formularioan Administrazioari nortasun-datuak eta bizileku- datuak egiaztatzeko, baieztatzeko edo ziurtatzeko espresuki baimena ematen badio.
Eskatzailea pertsona juridikoa bada:
Legezko ordezkariaren nortasun-agiri nazionala, ahalordetze agiria edo dagokion organoak egindako egiaztagiria.
Ez da beharrezkoa izango nortasun-agiri nazionalaren kopia aurkeztea, ordezkariak eskabidea egiteko formularioan Administrazioari aukeran dauden baliabideen bidez nortasun-datuak egiaztatzeko, baieztatzeko edo ziurtatzeko baimena ematen badio.
Ondoren zehazten den formularioak jaitsi, bete eta gorde egin behar duzu eskabide elektronikoa egin aurretik, gero eskabideari erantsi beharko diozu eta
Entitate publikoek aurkeztu beharreko ziurtagiria
Partikularrek eta entitate juridiko pribatuek aurkeztu beharreko memoria
Entitate publikoek aurkeztu beharreko ziurtagiria
Partikularrek eta entitate juridiko pribatuek aurkeztu beharreko memoria
Sei hilabeteko epean, agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera kontatuta.