Euskadi.net

Mesedez, sartu gutxienez bilaketa hitz bat

  • Nire kudeaketak
  • Zuzenean
  • Enplegu publikoa
  • IT txartela

Euskadiko Irakurketa Publikoko On Line Sareko liburutegi publikoetan teknologia berriak ezartzeko edo/eta garatzeko diru-laguntzak 2012

LABURPENA
Titulua:
Euskadiko Irakurketa Publikoko On Line Sareko liburutegi publikoetan teknologia berriak ezartzeko edo/eta garatzeko diru-laguntzak 2012
Xedea:

Agindu honek, Euskadiko Irakurketa Publikoko On Line Sareko udal liburutegi publikoen arloko eskumenak dituzten edo arlo horretako egitekoak esleituta dituzten Udal eta Toki Erakundeei 2012ko ekitaldian diru-laguntzak emateko modua arautzen du. Diru-laguntza horiek teknologia berriak ezartzeko eta/edo garatzeko izango dira.

Diru kopurua:

354.400,00 euro.

Deialdiaren araudia:
  • AGINDUA, 2012ko ekainaren 12koa (EHAA Zk. 125/2012)

    Euskadiko liburutegiei buruzko urriaren 26ko 11/2007 Legearen bitartez sortutako Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareari dagokio, besteak beste, liburutegientzat laguntza-programak eta zerbitzuak jartzea, bereziki informatika-sareak osatzeko, irakurzaletasuna eta liburutegien erabilera sustatzeko kanpainak antolatzeko, funtsak eskuratzeko eta beste helburu batzuetarako.

    Bestalde, Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duen martxoaren 22ko 45/2011 Dekretuaren arabera, Liburutegi Zerbitzuaren eskumena da Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareari dagozkion egitekoak garatu eta gauzatzea, bai eta ondare bibliografikoaren eta liburutegien alorrean diren beharrak aztertzea eta arauzko neurriak proposatzea eta liburutegien eta ondare bibliografikoaren alorreko politika kudeatzea, horretarako beharrezko diren proiektuak sustatuz, bultzatuz eta zuzenduz.

    Hori dela eta, udal liburutegi publikoen helburua gogoan, herritar orok ezagutza eta informazioa jasotzeko duen eskubidea, eta teknologia berriek horretan duten garrantzia, Kultura Sailak uste du beharrezkoa dela teknologia horiek udal liburutegi publikoetan ezartzeko eta garatzeko lagundu dezaketen jarduerak bultzatzea.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Kultura
Deialdia egiten duen organoa:
Kultura Ondarearen Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
Egitura atal ebazlea:
Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Itzuli

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Euskadiko Irakurketa Publikoko On Line Sareko udal liburutegi publikoen arloko eskumenak dituzten edo arlo horretako egitekoak esleituta dituzten Udal eta Toki Erakundeei 2012ko ekitaldian diru-lagunt

Agindu honek, Euskadiko Irakurketa Publikoko On Line Sareko udal liburutegi publikoen arloko eskumenak dituzten edo arlo horretako egitekoak esleituta dituzten Udal eta Toki Erakundeei 2012ko ekitaldian diru-laguntzak emateko modua arautzen du. Diru-laguntza horiek teknologia berriak ezartzeko eta/edo garatzeko izango dira.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Euskadiko Irakurketa Publikoko On Line Sarearen barruan liburutegiak dituzten Udal Erakundeak.

Ezingo dute diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zehapen administratibo edo penalik duten erakundeek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere. Halaber, ezingo dute agindu honetako diru-laguntzarik eskatu, kasuan kasuko zehapenak ezarritako epean, sexu-bereizkeria dela-eta zehapen administratibo edo penalik duten pertsona fisiko zein juridikoek, ezta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen indarrez jarritako isunen ondorioz debekua dutenek ere.

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntzaren batzuk eman izana dela-eta, horiek itzultzeko edo zehatzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei laguntzak eman edo ordaindu ahal izateko.

Diruz lagun daitezkeen jarduera eta gastuak.

1.- Honako jarduera hauek finantzatu ahal izango dira: Euskadiko Irakurketa Publikoko On Line Sareko liburutegi publikoetan teknologia berriak ezartzeko edo/eta garatzeko elementuak eskuratu eta ezartzeko egiten diren jarduerak, zehazki, 2012. urtean egiten direnak.

2.- 2012. urtetik hara zabaltzen diren inbertsio-proiektuetako zati bat diren inbertsio-jarduerak finantzagai izango dira, baldin eta 2012. urtean gauzatzen badira, erabilera beregaina dutela jotzen bada, eta haien banakako kostua zehaztu ahal bada.

3.- Zehazki, honakoak eskuratzea edota instalatzea izango da laguntzagai:

a) Hardware edo euskarri fisikoa. Ordenagailuak eta bere osagaiak sartzen dira bertan, bai eta funtzionamendurako edo erabilerarako beharrezkoa den beste edozein elementu material ere, dela modu autonomoan lanean dihardutela, dela sarean dihardutela (mahaigaineko ordenagailuak, ordenagailu eramangarriak, pdak, eskanerra, pantaila lauak, periferikoak, routerrak, biltegiratze unitateak, txartel grafikoak, saguak, aurikularrak, inprimagailuak, eta abar).

b) Software edo informatika sistemen euskarri logikoa. Alegia, halako ataza zehatz bat egiteko beharrezkoak diren programa eta prozeduren multzoa. Horretarako, liburutegi-kudeaketarako sistemak ez diren sistemen softwarea eta aplikazioen softwarea sartzen dira atal honetan.

c) Telekomunikazioak. Komunikazio-sareak instalatzea, bai kableatuak, bai haririk gabekoak.

4.- Ondorengoak joko dira agindu honetan jasotako araudiaren babesean diruz laguntzeko moduko gastutzat: aurkeztutako eskabidean jasota egonik, diruz laguntzeko jarduerarekin lotura estua dutenak; bai erosketatik eratortzen direnak, bai errentamendutik edo laguntzeko moduko elementuen benetako erabilgarritasuna bermatzen duten bestelako sistemetatik eratortzen direnak.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

354.400,00 euro

Ordainketa modua:

Izendatutako diru-laguntzen ordainketak aldi bakarrean egin dira, behin justifikazioa eginda gero.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabide eta dokumentzioa ekarpena
Eskabide eta dokumentzioa ekarpena:
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, erakunde interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskabide orria (Eskaera)

Diru-laguntza eskabidea egiteko erakunde eskatzaileak betebeharreko inprimakia da.

Erosketak, instalazioak eta bestelako finantzaketa-iturriak (Laguntza emateko dokumentua)

I eranskina Eskabide Orriarekin batera aurkeztu behar da, bertan diruz lagunduko den jarduerari buruzko datuak jasotzen dira: erosketak, instalazioak, eta abar eta beste finantzaketa iturriak, baldin baleude.

Dokumentazioa:
  • Dokumentazioa

    Eskabide orriari gehitu behar dokumentazioa:

    1.- Erakunde eskatzaileko teknikari arduradunek sinatutako txosten bat, 2012. urteko ekitaldian egindako edo egin beharreko jarduerak —laguntzagai direnak– azaltzen dituena, baita ere erosketa/instalazioarekin lortu nahi diren helburuak, eta haien beharraren justifikazioa.

    2.- 2012. urtetik hara zabaltzen diren inbertsio-proiektuen zati diren inbertsio-jarduerak badira, haien banakotasuna egiaztatu beharko da, baita erabilera beregaina izan dezaketela eta haien banakako kostua zehaztu ahal dela ere. Kasu horretan, eskabidea jarduera horietara mugatuko da.

    3.- Ondasunak edo instalazioak jartzen dituzten enpresa hornitzaileen aurrekontuak, jardueretan aurreikusitako gastua justifikatuko dutenak.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskabide telematikoa
I Eranskina, erosketak, instalazioak eta bestelako finantzaketa-iturriak Eskabidearekin batera aurkeztu behar da, bertan diruz lagunduko den jarduerari buruzko datuak jasotzen dira: erosketak, instalazioak, eta abar eta beste finantzaketa iturriak, baldin baleude.
 
Eskabide orriari gehitu behar dokumentazioa:
  1. Erakunde eskatzaileko teknikari arduradunek sinatutako txosten bat, 2012. urteko ekitaldian egindako edo egin beharreko jarduerak —laguntzagai direnak– azaltzen dituena, baita ere erosketa/instalazioarekin lortu nahi diren helburuak, eta haien beharraren justifikazioa.
  2. 2012. urtetik hara zabaltzen diren inbertsio-proiektuen zati diren inbertsio-jarduerak badira, haien banakotasuna egiaztatu beharko da, baita erabilera beregaina izan dezaketela eta haien banakako kostua zehaztu ahal dela ere. Kasu horretan, eskabidea jarduera horietara mugatuko da.
  3. Ondasunak edo instalazioak jartzen dituzten enpresa hornitzaileen aurrekontuak, jardueretan aurreikusitako gastua justifikatuko dutenak.


Elektronikoa
Aplikazioak:


Dirulaguntzaren izapide berariazkoak
Berariazko izapideak dira, kasuan kasuko laguntzako prozedura motaren arabera, pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin behar dituenak, administrazioak hori egitea eskatzen dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Justifikazioa
Justifikazioa:
III. Eranskina. Egindako erosketa edo/eta instalazioen justifikazioa.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
III. Eranskina. Justifikazio egiaztagiria (Laguntza emateko dokumentua)

Justifikazioa egiteko, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:

- Kontu-hartzailearen edo idazkari kontu-hartzailearen egiaztagiria, egindako gastuei buruzkoa eta III. eranskinaren araberakoa.

- Laguntza emateko ebazpenean eskatzen den beste edozein agiri.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Justifikazio elektronikoa

Justifikazioa egiteko, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:

- Kontu-hartzailearen edo idazkari kontu-hartzailearen egiaztagiria, egindako gastuei buruzkoa eta III. eranskina-ren araberakoa.

- Laguntza emateko ebazpenean eskatzen den beste edozein agiri.



Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Bere eskabidea egin ondoren, interesdunak eskubidea izango du atzera egiteko ebazpena eman bitartean. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak bera babesten duten eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Gorako Errekurtsoa
Gorako Errekurtsoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organo batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Gorako Errekurtsoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2012/06/28 - 2012/07/27
Aurkezteko epe-muga:

2012ko uztailaren 27a.

Ebazteko epea:

 6 hilabetekoa

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Eusko Jaurlaritza; Kultura; Kultura Kontseilaritza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Eusko Jaurlaritza; Kultura; Kultura Kontseilaritza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Compromiso con las personas