
Diru-laguntzak, publikoa ez den ondare dokumentala osatzen duten ondasunetan egitarauak burutzeko. 2008
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Kultura
Kultura Ondarearen Zuzendaritza
Publikoak izan gabe, Euskal Herriko Ondare Dokumentala osatzen duten artxiboetako dokumentuetan, artxibo funtsetan zein agiri bildumetan egitarauak burutzea, beti ere, helburua hauetakoren bat izanik:
a) Agirien kontserbazioa hobetzea.
b) Agiri multzoak antolatzea eta artxiboen tratamendua hobetzea.
c) Informazioa zabaltzea, Badator Zerbitzua erabiliz.
Agindu honetan ezartzen diren dirulaguntzak jaso ditzaketenak, Euskal Herriko Ondare Dokumentala osatzen duten artxiboetako dokumentuen, artxibo funtsen zein agiri bildumen jabe izanik, publikoak ez diren pertsona fisiko eta juridikoak izango dira, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 55. artikuluan ezarritakoaren arabera.
125.000,00 €
EHAA, 2008ko maiatzaren 7koa
Borja Aginagalde
Tlf.: 943 76 28 40
1. Eskatzailea pertsona fisikoa izanez gero:
a) Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.
b) Burutzekoa den egitarau bakoitza azaltzeko txostena.
c) Diruz lagunduko den egitarau bakoitzaren aurrekontua.
d) Zerga kontuak eguneratuak dituela erakusteko egiaztagiria.
e) Ordainketa burutu ahal izateko dokumentazioa edo "Datuen Alta/ Hirugarren interesatua" inoiz egin ez dutenek aurkeztu beharreko dokumentazioa: "Datuen Alta/ Hirugarren Interesatua" fitxa, Agindu honen I. Eranskinaren ereduari jarraituz.
2. Eskatzailea pertsona juridikoa izanez gero, b), c), d) eta e) puntuetan eskatutakoaz gainera, honako dokumentazio hau ere bai:
a) Eskabidea egin duen erakundeari buruzko argibideak erakutsiko dituen dokumentazioa. Horretarako, eraketa agiriaren kopia edo, hala badagokio, Estatutuen arauak eta, hala badagokio, dagozkion erroldetan izena emanda duela erakusteko egiaztagiria.
b) Pertsona juridikoaren izenean jardunez, eskabidea sinatu duen pertsona fisikoaren NANren fotokopia eta haren ordezkari izateko baimena erakusten duen egiaztagiria.
c) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuak dituela erakusteko egiaztagiria.
3.- Aurreko zenbakietan adierazitako dokumentazioaz gainera, dirulaguntza jasotzeko aurkeztutako egitarau bakoitzerako eskatutako dirulaguntzen zerrenda ere aurkeztu beharko da, erakunde publiko zein pribatuaren izena eta dirulaguntza-eskabideen egoera aipatuta (ezetsiak, erantzunaren zain, emanak eta diru-kopuruak). Horrelakorik egon ezean, dirulaguntza jasotzeko aurkeztutako egitarauetarako beste inongo laguntzarik eskatu ez dela egiaztatzeko jakinarazpena.
2008-5-8tik 2008-6-7ra
Eusko Jaurlaritza
Kultura Saila
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz
Bizkaiko Kulturako Lurralde Unitatea
Gran Vía 85
48011 Bilbao
Gipuzkoako Kulturako Lurralde Unitatea
Andia 13
20004 Donostia-San Sebastián.
Eskabideak zuzenean entrega daitezke edo, bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako edozein bide erabiliz. Posta-bulegoan aurkeztu nahi izanez gero, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da, posta-funtzionarioak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jarri diezazkion eskabide-orriari.
Hasiera, jarraibidea eta ebazpena
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea
Hilabeteko epea, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita.
Ezespenezkoak
Ebazpenak administrazio bidea agortzen du
Eranskinak (doc 216 kb)
Ez dago
Ez dago
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.