
Museoak sustatzeko diru-laguntzak 2008.
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Kultura
Kultura Ondarearen Zuzendaritza
Alor hauetako bat lantzen duten jarduera zehatzengatik jaso daiteke diru-laguntza:
a) Erakusketa iraunkorra berritzea.
b) Aldi baterako erakusketak.
c) Kultur jarduerak programatzea.
d) Erakusketak pedagogikoki aurkeztea eta hezkuntza-programak garatzea.
e) Museoko funtsak inbentariatzeko, katalogatzeko eta digitalizatzeko lanak.
f) Museoko bilduma iraunkorraren katalogo arrazoituak egitea edo argitaratzea.
g) Web orria eta euskarri desberdinetako argitalpenak egitea.
h) Bideragarritasun azterketak, merkatu-ikerketak, bezeroen analisiak eta abar egitea.
Agindu honetan araututako diru-laguntzak jaso ahal izateko, nahitaezkoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean kokatuta dauden museoetako titular edo kudeatzaile izatea (berdin da pertsona fisiko edo juridiko, publiko zein pribatu izatea), eta aginduan aipatzen diren jarduerak burutzea. Halaber, museo berrien sustatzaileek jaso ditzakete diru-laguntzak.
Ondorio horietarako, museotzat hartuak izateko, erakundeek baldintza hauek bete behar dituzte: iraunkorrak izatea, gizartearen eta horren garapenaren zerbitzura egotea, herritarrei irekita egotea eta, azkenik, gizateriaren eta horren ingurunearen lekukotzak ikertu, eskuratu, kontserbatu, ezagutarazi eta erakustea, betiere, ikertzeko, hezteko eta gozatzeko helburuarekin.
600.000 €
EHAA, 2008ko maiatzaren 9koa
Carmen Otxagabia
Tlf.: 945 019 472
Eranskinetan eskatzen dena.
2008-5-10tik 2008-6-9ra
Eusko Jaurlaritza
Kultura Saila
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz
Bizkaiko Kulturako Lurralde Unitatea
Gran Vía 85
48011 Bilbao
Gipuzkoako Kulturako Lurralde Unitatea
Andia 13
20004 Donostia-San Sebastián.
Eskabideak zuzenean entrega daitezke edo, bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako edozein bide erabiliz. Posta-bulegoan aurkeztu nahi izanez gero, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da, posta-funtzionarioak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jarri diezazkion eskabide-orriari.
Hasiera, jarraibidea eta ebazpena
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea
Bost hilabete eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita
Ezespenezkoak
Ebazpenak administrazio bidea agortzen du
Eranskinak (doc 270 kb)
Ez dago
Ez dago
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.