
Diru-laguntzak, Kultura Ondare Kalifikatu eta Inbentariatua zaindu, aberastu, babestu eta sustatzeko. 2008
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Kultura
Kultura Ondarearen Zuzendaritza
Agindu honen babesean laguntzen diren jarduerek bat etorri behar dute, nahitaez, babes-araudiarekin eta araudi hori garatzen duen hirigintza plangintzarekin. Hona zein kategoriatan salkatzen diren jarduerok, lehentasun hurrenkeraren arabera ordenaturik:
a) Monumentu Multzo Kalifikatuetan: Diruz lagundu daitezkeen jarduerak:
- Babestutako monumentu-multzoari balioa eransteko oztopoak diren elementuak eta zatiak, baita eraikuntzak eta eraikin osoak ere, deuseztea, eraistea edo kentzea.
- Monumentu-multzoko lursail gotikoak mantzentzea, aurretik bertan zegoen eraikina bota eta bere ordez beste bat egiten denean.
- Eraikinen berrerabilpena, beti ere erabilpenak berari dagokion babes-araudian eta araudia garatzen duen hirigintza plangintzan ezarritakoarekin bat badator. Horren arabera, jarduera hauek jaso dezakete diru-laguntza: egitasmo teknikoek eta obra zuzentzeek eta eraikina erabilera berrira egokitzeko behar dituen instalazioek.
b) Landa- eta industria-ondare kalifikatu eta inbentariatuan: Diruz lagunduko diren egitasmoak landa- eta industria-ondarea berrerabili eta berari balioa eransteko azpimarratzekoak izango dira. Horren arabera, jarduera hauek jaso dezakete diru-laguntza: egitasmo teknikoek eta obra zuzentzeek eta eraikina erabilera berrira egokitzeko behar dituen barne-eskuhartze eta instalazioek.
c) Ondare arkeologiko kalifikatu eta inbentariatuan: Toki Administrazioko edozein erakundek (udalek, mankomunitateek, koadrilek, kontzejuek...) jasoko du laguntza, babestutako gunetzat emandako lurretako ondare arkeologikoa eskuratzerakoan, ondare hori gotorlekuak labar-artea duten haitzuloak eta monumentu megalitikoak baldin badira.
d) Beste edozein jarduera, kultura ondare sailkatu eta inbentariatua zaindu, aberastu, babestu eta sustatzearekin zerikusia duena, baldin eta Euskal Kultura Ondareari buruzko Legearen helburuekin bat badator eta Euskal Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren beste aginduren batean babesten ez badira.
a), b) eta d) puntuetako jardueren diru-laguntzak (Monumentu Multzo Kalifikatuetakoak, landa-inguruneko eta industriako ondare kalifikatu eta inbentariatukoak eta beste edozein jarduera) edozeinek eskatu ahal izango ditu, pertsona fisikoa, juridikoa, publikoa zein pribatua izanda, baldin eta esandako jardueretan aritzen bada.
c) puntuko jardueren diru-laguntzak (ondare arkeologiko kalifikatu eta inbentariatuko jarduerenak) Toki Administrazioko erakundeek edo horien menpeko organoek eskatu ahal izango dituzte, diru-laguntzak jasoko dituzten lurrak eskuratzen badituzte.
a) puntuko jarduerei buruzko eskabideak, Monumentu Multzo Kalifikatuei buruzkoak alegia, Birgaitzeko Hirigintza Elkarteen bidez aurkeztu ahal izango dira, multzoan horrelako elkarte bat aritzen bada (ikus abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuak, hiritartu eta eraikitako ondarea birgaitzeko jarduera babestuei buruzkoak, aipatzen dituenak). Horretarako, eta hala balegokio, elkarteak hitzarmen bat sinatu ahal izango du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarekin.
2.200.000 €
EHAA, 2008ko maiatzaren 15ekoa
Mikel Carrillo
Tlf.: 945 019 495
Pertsona edo erakundearen datuekin batera, eta I. eranskinak dioenez, ondoko dokumentuak ere aurkeztuko dira:
a) Jarduera edo egitasmoaren txosten xehatua. Diruz lagundutako jardueraren gehieneko epeak aipatuko dira berariaz. Horiek ez dute 2008.ko abenduaren 31 gaindituko.
b) Hautaketa, balorazio eta zenbakuntzako irizpideak betetzen direla frogatzen duten dokumentuak, agindu honetako 10. artikuluan xedatu bezala.
c) Egitasmoaren diru-sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua, II. eranskineko ereduari jarraituz.
d) Helburu berbera betetzeko eskatutako beste diru-laguntzen zerrenda. Bat ere ez bada eskatu, horixe adierazten duen zinpeko deklarazioa aurkeztu beharko da.
e) Ordainketak agintzeko dokumentuak, III eta IV. eranskinetako ereduak erabilita.
f) Pertsona fisiko eta juridiko-pribatuak izanez gero, zerga guztiak ordainduta dituztela frogatzen duen agiria
Bestalde, eskaerekin batera, eta horien izaera eta edukia ikusita hala badagokio, beste dokumentu hauek ere aurkeztuko dira:
- Eraikuntzaren batean burutu beharreko jardueraren bat baldin bada, egitasmo teknikoak eta eraikitzeko baimenak.(edota hauen eskaera, baina dena dela behin emanda direnean diru-laguntza justifikatzerakoan aurkezteko betebeharra dago).
- Txantelketa gotikoa errespetatzen duen jardueraren bat bada, egitasmo teknikoak eta beharrezko lizentziak edo baimenak.(edota hauen eskaera, baina dena dela behin emanda direnean diru-laguntza justifikatzerakoan aurkezteko betebeharra dago).
- Landa-inguruneko eta industriako ondarea berrerabili eta bere balorea azpimarratzeko jardueraren bat bada, egitasmo teknikoa edo txosten xehatua.
- Ondare arkeologikoaren gunea edo bere inguru hurbila eskuratzeko aukera dagoela frogatzen duten kontratuak, aurrekontratuak edo frogagiriak aurkeztuko dira.
- eta, oro har, eskatutakoaren oinarri izan daitekeen beste guztia, baita kalifikatu eta baloratzeko baliagarria dena ere.
2008/5/16tik 2008/6/16ra
Eusko Jaurlaritza
Kultura Saila
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz
Bizkaiko Kulturako Lurralde Unitatea
Gran Vía 85
48011 Bilbao
Gipuzkoako Kulturako Lurralde Unitatea
Andia 13
20004 Donostia-San Sebastián.
Eskabideak zuzenean entrega daitezke edo, bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako edozein bide erabiliz. Posta-bulegoan aurkeztu nahi izanez gero, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da, posta-funtzionarioak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jarri diezazkion eskabide-orriari.
Hasiera, jarraibidea eta ebazpena
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea
Bost hilabete, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita
Ezespenezkoak
Ebazpenak administrazio bidea agortzen du
Eranskinak (doc 94 kb)
Ez dago
Ez dago
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.