Euskadi.net

Hasiera
 
  • Nire kudeaketak
  • Zuzenean
  • Enplegu publikoa
  • IT txartela
Hondakin ur industrialak jabari publiko hidraulikora isurtzeko baimena

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Uraren Euskal Agentzia


Egitura atal kudeatzailea

Uraren Euskal Agentzia


Xedea

Isurketak egiteko baimena eta horiekin loturiko isurien adierazpen orokor hau beharko dute, batetik, isurien adierazpen erraztua egiteko baldintzak betetzen ez dituzten isuriak, hau da, 250 biztanle edo gehiago izan eta herriko uren nahiz horiekin bateratu daitezken uren isuriek (Adierazpen erraztua egiteko 250 biztanle baino gutxiagoko guneak izan behar dute eta hiri-aglomerazio batean parte hartu ezin dutenak, abenduaren 28ko 11/95 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera; Errege Dekretu horren bidez ezarri ziren hiriko hondakin-urak tratatzeko aplikatu behar ziren arauak)  Bestetik, hirikoak ez diren hondakin-uren isuriek, bost motatan sailkatuta:
Gai arriskutsuak dituzten industriako isuriek
Arrain-haztegietako industriako isuriek
Erregimen irekian eta zirkuituan gehigarririk erantsi gabe hozteko erabiltzen diren industriako uren isuriek (gainerakoetan industriako uren isuritzat jotzen dira)
Meatzaritzan xukatutako uren isuriek.
Industriako gainerako isuriek (gai arriskutsurik ez dutenean).

Baimen hau behar duten isuriek Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 245.1 artikuluan jasotako baldintzak beteko dituzte.

Nori Zuzendua

Pertsona fisiko edo juridiko oro, publiko nahiz pribatu izan, eta isurketak kontinenteko uretara eta, oro har, jabari publiko hidraulikora egiten dituztenak, edozein dela ere horretarako erabiltzen duten prozedura edo teknika.

Araudia

1/2001 Legegintzako Errege-Dekretua, uztailaren 20koa, Uren Legeari buruzko testu bategina onartzen duena.

4/2007 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 13koa, Uraren Legearen testu bategina aldatzen duena.

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onartzen duena. Errege Dekretu hori  maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuak aldatu du.

Ingurumen Ministerioak ekainaren 2an emandako 1873/2004 Agindua, isurien adierazpena egiteko eredu ofizialak onartu, eta isuriak baimentzeko eta isurien kontrol-kanona likidatzeko alderdi batzuk garatzen dituena.
1620/2007 Errege Dekretua, abenduaren 7koa, araztutako ura berrerabiltzeko araudia ezartzen duena.


Harremanak norekin

MEDITERRANEOKO ARROEN BULEGOA
Yolanda Medina. Tel. 945 011 898


MENDEBALDEKO KANTAURRIAR ARROEN BULEGOA
Josetxo Errazquin Guillorme. Tel. 944 033 900


EKIALDEKO KANTAURRIAR ARROEN BULEGOA
Julian Alzate. Tel. 943 024 800

Erantsi beharreko agiriak

Inprimakien atala ikusi


Dagokion tasa

Isurien kontrol-kanona

Eskabideak Aurkezteko Epea Edozein
Eskabideak aurkezteko lekua

MEDITERRANEOKO ARROEN BULEGOA
Forondako Atea, 9-11
01010 Vitoria-Gasteiz


MENDEBALDEKO KANTAURRIAR ARROEN BULEGOA
Ibáñez de Bilbao, 28 8. solairua
48029 Bilbao


EKIALDEKO KANTAURRIAR ARROEN BULEGOA
Kristina Infartaren hiribidea, 11; Villa Begoña
20008 Donostia-San Sebastián

Tramiteen deskripzioa

Erkidego barruko arroak (Oiartzun-Urola-Deba-Artibai-Lea-Oka-Butroe-Gobela-Asua-Galindo-Barbadun eta itsasoan zuzenean edo mareen eraginpeko guneetan amaitzen diren ibilgu txikiak)
- Espedientea hastea
- Askiespenaren idatzia
- Aurretiazko txosten teknikoa
- Jendaurreko informazioa
- Txostenak eskatzea
- Entzunaldia eta alegazioak
- Agiri osagarriak eskatzea
- Interesatuaren proposamena
- Baimenaren ebazpenak

Amaierako azterketa Erkidego arteko arroak (Bidasoa-Urumea-Oria-Nerbioi-Ibaizabal-Kadagua-Agüera-Karrantza-Omecillo-Baias-Zadorra-Inglares-Araia-Ega-Errioxa ibaien ardatz nagusia)
- Espedientea hastea
- Askiespenaren idatzia
- Aurretiazko txosten teknikoa
- Jendaurreko informazioa
- Txostenak eskatzea
- Entzunaldia eta alegazioak
- Agiri osagarriak eskatzea
- Arroen Erakundeari aurretiazko proposamena egitea.
- Interesatuaren proposamena
- Arroen Erakundeari amaierako ebazpen-proposamena egitea.
- Baimenaren ebazpenak
- Amaierako azterketa.


Baimen hauetan titularra aldatu, baimenak berrikusi eta artxibatu ere egin daitezke; horretarako, kasu bakoitzerako ezarritako izapideak bete beharko dira.


Egitura Atal Ebazlea

Erkidego barruko arroak: Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia.


Erkidego arteko arroak: Ur-Konfederazio kantauriarra eta Ebroko Ur-Konfederazioa.


Ebazteko epea

6 hilabete, erkidego barruko arroetarako baimena eskatzen den egunetik hasita.
Hilabete, erkidego arteko arroetarako baimena eskatzen den egunetik hasita.

Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa


Formularioak

Adierazpen orokorra - isurketarako baimen-eskaria    (2,5 Mb)

Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

18/01/2012