Industria-establezimenduen erregistroa aldatzea
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Industria Administrazio eta Segurtasuneko Zuzendaritza
Establezimendu Industrialen Erregistroan erregistratutako instalazio industrialei buruzko informazioa eguneratzeko prozesua indarreko legeria betez egiten dela kontrolatzea.
Nori ZuzenduaEstablezimendu Industrialen Erregistroan bilduta egonik, aldaketa garrantzitsuak (jardunari uztea izan ezik, horrek bere prozedura propioa baitu) dituzten jarduerak, aldaketa garrantzitsu horiek 2002ko urtarrilaren 30eko 2. artikuluan deskribatutakoak direla aintzat hartuta:
"Agindu honetan jasotakoaren ondorioetarako, aldaketa garrantzitsutzat joko dira honako hauek:
1.– Jarduera aldatzea.
Ematen diren zerbitzuen edo fabrikatutako produktuen izaera, mota edo klasea nabarmen aldatzen badira, jarduera-aldaketatzat joko da, eta berdin izango da eskuragarri dituzten bitarteko materialak edo ekoizpen elementuak aldatzen diren edo ez.
2.- Lekualdatzea.
Industria-jarduera egiten den establezimendua beste toki batera eramaten bada.
3.– Titulartasuna aldatzea.
Industria-establezimenduaren edo -jardueraren titulartasuna aldatzen bada edo titularraren nortasun juridikoa aldatzen bada.
4.– Industria-establezimenduetako beste aldaketa garrantzitsuak.
Industria-jarduerari uztea, titulartasuna aldatzea, jarduera aldatzea edo jarduteko tokia aldatzeaz gain, badaude beste jarduera batzuk jakinarazi eta erregistroan inskribatu behar direnak, eta, beraz, aldaketa garrantzitsutzat jotzen direnak: ekoizpenaren, pertsonalaren edo ibilgetuaren aldaketak, baldin eta aldaketa horiek % 25 baino gehiago aldatzen badute lehendik dagoena. Portzentaje hori kalkulatzeko, izaera orokorreko aldaketak hartuko dira kontuan, eta ez gertaera iragankor batek eragindakoak.
Salbuespena izango dira 10 langile baino gutxiago eta establezimendu bakarra duten enpresak. Izan ere, aurreko paragrafoan zerrendatutako aldaketak jakinarazi beharko dituzte, baina baldin eta “lehendik dagoena % 40 baino gehiago aldatzen bada"
Ibilgailuak konpontzeko tailerren Establezimendu Industrialen Erregelamenduaren datuen aldaketak beren prozeduraren arabera egingo dira.
Arabako lurralde ordezkaritza
Tel.: 945 017770
Gipuzkoako lurralde ordezkaritza
Tel.: 943 022500
Bizkaiko lurralde ordezkaritza
Tel.: 94 4031400
---
Eskabideak Aurkezteko EpeaUrte osoan zehar.
Arabako lurralde ordezkaritza
Samaniego, 2
01008-Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 017770
Faxa: 945 017787 - 017051
Gipuzkoako lurralde ordezkaritza
Easo, 10
20006-Donostia-San Sebastián
Tel.: 943 022500
Faxa: 943 022542
Bizkaiko lurralde ordezkaritza
General Concha, 23
48010-Bilbao
Tel.: 94 4031400
Faxa: 94 4031445
---
---
---
Isilbidearen OndorioakBaiespenezkoak
Ebazpenak administrazio bidea agortzen du
Bestelako Agiriak
---
---
AbisuaInformazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
24/11/2011