Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. euskadi.net
  2.  
  3. Enpresak

Mesedez, sartu gutxienez bilaketa hitz bat

  • Nire kudeaketak
  • Zuzenean - Herritarrei arreta zerbitzua
  • ZTBP 2010

Azken eguneratzea: 2012/06/14

Zabaleta sailburuak Immigrazioaren aldeko Itun Soziala entregatu dio Eusko Legebiltzarreko presidenteari

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburu Gemma Zabaleta andrea Eusko Legebiltzarreko presidente Arantza Quiroga andrearekin bildu da gaur goizean eta “Immigrazioaren aldeko Itun Soziala” dokumentua entregatu dio. Enplegu Saileko arduradunarekin batera, Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko zuzendari Miguel Angel González jauna ere egon da.

Sailburuak Gasteizko Legebiltzarraren Gizarte Politika, Lan eta Berdintasun Batzordean agerraldia izango du bihar eta gaurko ekitaldia agerraldi horren aurrekaritzat har daiteke; izan ere, euskal gizartean etorkinen gizarteratze-maila areagotzea du xede testu horrek eta euskaldunak ordezkatzen dituen erakundeko autoritate nagusiari Ituna aurkezten dokumentuaren garrantzia nabarmendu nahi izan dute.

Biharko Euskadi gaur egun ere badena baino gizarte askotarikoagoa izango delako ideia hartu da dokumentuaren abiapuntu eta fenomeno hori ez da izango atzerriko immigrazioaren ondorioa, gizarte moderno guztiei atxikitako fenomenoa baizik. Desberdinen arteko bizikidetasunaren erronka horren aurrean, Jaurlaritzak diseinatu duen itunaren bitartez gizarte askotarikoa eta inklusiboa lortu nahi da, eta guztion funtsezko askatasunen, eskubideen eta betebeharren ardatza ez da izango nazionalen eta atzerritarren arteko bereizketa, guztiak ere egoiliar izatea baizik.

Compromiso con las personas