Azken eguneratzea: 2012/02/09
Emakundek urtero antolatzen du Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Gunea, eta aurten maiatzaren 7tik 27ra ospatuko da “Berdintasun esperientziak ekonomiaren esparruan” izenburupean. Aurtengo Berdintasunerako Guneak honako ardatz nagusiak izango ditu maiatzean: emakumeen ahalduntzea, baliabide sozialetarako sarbidea hobetzea, erabaki eta eragin alorretarako emakumeen irismena handitzea. Horretarako, hurrengo alderdi sozio-ekonomikoak landuko dituen hausnarketa gune zabal eta anitza izango da: Berdintasunerako Legea ekonomia esparruan eraginkorragoa izateko arau posibleen garapena; erantzunkidetasun, zuzentasun eta parekotasun handiagoko antolaketa eta kudeaketa ekonomikoaren eredu berriak; eta Berdintasunerako plangintzen eta neurrien emaitza ekonomikoak: emakumeak zuzendaritza lanpostuetan, emakumeen autonomia ekonomikoa eta abar.