Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. euskadi.net
  2.  
  3. Enpresak

Mesedez, sartu gutxienez bilaketa hitz bat

  • Nire kudeaketak
  • Zuzenean - Herritarrei arreta zerbitzua
  • ZTBP 2010

Azken eguneratzea: 2012/06/29

Jon Azkuek EAEko artisau-flotaren premiei erantzuteko konpromisoa duela nabarmendu du

Inauguratu du Santurtziko Arrantzaleen kofradia, eta Eusko Jaurlaritzak 850.000 euro bideratu ditu kofradia horren gaikuntzara

Santurtziko Arrantzaleen kofradia

Santurtziko Arrantzaleen kofradia

Arrantza eta Elikadura Industrietako sailburuorde Jon Azkuek “EAEko arrantzako artisau-flotaren premiei erantzuteko eta gure sektoreak itsasoko eta lurreko jardunean dituen lan-baldintzak hobetzeko konpromisoa” nabarmendu du.

Jon Azkuek Santurtzin egin ditu adierazpen horiek; horrela, Arrantza eta Akuikulturako zuzendari Jokin Díazekin batera, Bizkaiko herri horretako Arrantzaleen Kofradiaren inauguraziora joan da Jon Azkue; Eusko Jaurlaritzak guztira 850.000 euro bideratu ditu kofradia horren gaikuntzara. Gaur egun, zortzi itsasontzik dute Santurtziko portuan oinarri-portua.

Sailburuordeak San Pedro jaiengatik zoriondu du sektorea, eta horretaz gain, Kofradiak “lurreko lan-baldintzak eta arrantza-salmentarako baldintzak hobetzen” lagunduko duela adierazi du; izan ere, “bereziki gaituriko postuetan salduko da arraina instalazio honetan”.

Horretaz gain, Azkuek udalerriko sardina-saltzaileei egindako omenaldian ere hartu du parte; Santurtziko sardina-saltzaileek, arraina aire zabalean saldu ordez, Kofradiaren barnean egingo dute lan hori aurrerantzean. Horri dagokionez, Eusko Jaurlaritzak “sektore horretako emakumeen lan-baldintzak duin bihurtzea” erabaki duela ere nabarmendu du, “saregileen baldintzekin egin dugun bezala”.

Compromiso con las personas