Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Enpresak
  • Nire kudeaketak
  • Zuzenean - Herritarrei arreta zerbitzua
  • ZTBP 2010

WAI A - WCAG 1.0

EAEko Espazio Natural Babestuen Sarea



    Aia

Aralar Parke Naturala

Ingurune fisiko eta biologikoaren ezaugarriak


  • Klima
    Elurretako mendiaAralarko Parke Naturala, isurialdeen banalerroa egituratzen duten mendietan dela, Gipuzkoa aldetiko eragin ozeanikoko ekialdeko kantabriar klimatik Sakanan (Nafarroa) ohikoa den kontinentalizaturiko mediterranear klimarako igarobidea da. Horregatik, mendi horiek pantaila klimatikoaren eginkizuna betetzen dute, prezipitazioak eta lainoen kopurua areagotzen dute eta. Urteko batez besteko prezipitazioa 1.800 mm. Ingurukoa da, eta gehieneko plubiometrikoa azarotik urtarrilera arte jasotzen da.

    Uda zein negu partean tenperaturak epelak dira: urteko batez bestekoa 11º C da, gorenekoen batez bestekoa 17º C eta minimoena, 7º C.
  • Gea
    Zona honek buztinak, margak, hareharriak eta kareharriak ditu nagusi. Kuaternarioko estaldurak salbu, material guztiak Jurasikokoak eta behe Kretazikokoak dira.

    Aralar mendilerroaren izaera malkartsu, lakar eta kolosalaren zergatia arrezife jatorriko kareharrietan datza. Material horien erantzun morfologikoa ikusgarria da: berak taxutu ditu erliebe nagusiak (Txindoki, Ganbo) eta Ataungo domoaren egitura. Kareharrizko mendigune horiek suntsipen karstikoaren arrastoak dituzte: dolinak, harpeak, etab.

    Hareharriak zonako ipar eta hego muturretan dautza, eta garrantzi handi samarreko erliebe malkartsuak egituratu dituzte (Altzaniako mendizerra).

    Kuaternarioko estalduretan, berdingabea izatearren, Arritzaga errekako eskuinaldean dagoen morrenen azaleratzea nabarmendu behar da hemen.

  • Hidrologia
    ManantialHamaikatxo erreka sortzen dira Aralarren, eta lau arro nagusitan biltzen dira: Agauntza, Zaldibia, Ibiur eta Amezketa. Zona karstikoak Parkeko zati handi bat hartzen duenez, Aralarko zirkulazio hidrikoa lurrazpikoa da, funtsean; lur gaineko zirkulazioari dagokionez, zenbait errekasto eta iturburu baizik ez da hautematen.

    Luzeraz eta emariz txikiak badira ere, Aralarko errekek sekulako garrantzia dute, bai naturaren aldetik, balio handiko ekosistemen euskarri baitira, bai ekonomia aldetik ere, inguruetako populazio guneak hornitzeko eta ekoizpen hidroelektrikora bideratzeko xedez ur bilketa ugari egiten baita bertan.

  • Landaredia eta Flora
    Aralarko Parke Natural osoa Euskal Herriko isurialde atlantikoan dago, kantabriar eta mediterranear isurialdeen banalerroa egituratzen duten mendietan. Flora osatzen duten elementu gehienak euro-siberiarrak eta zirkunborealak dira. Flora oinarri jori hori aberasten dute behealdeetako kareharrizko eguteretako elementu mediterranearrek eta, mendizerrako goi-goialdeetan, espezie boreal-alpetarrek.

    VallesHaranetako berezko landaredian hariztiak (haritza: Quercus robur) lirateke nagusi, baina formazio horren adibideak bakanak dira egun, gizakiaren eraginez larre, ganaduarentzako laborantza, baratze, arbola sail eta bestelako elementu bihurtu dituelako.

    Eguzki aldera dauden kareharrizko hegietan ohikoak diren baldintza lehorretan du artadi kantabriarrak bizitokia; artadiaren eta pagadiaren artean, harizti-erkamezti kaltzikola sortzen da. Erreka bazterretan eta hezetasun iraunkorreko alderdietan haltzadi kantabriarra da ugariena.

    500-600 metroko altueratik gorakoan, harri karbonatatuen gaineko pagadi kaltzikola eta substratu silizeoen edo lur garbituen gaineko pagadi silizikola izan litezke paisaia osatuko luketen basoak. Lur horietatik gehientsuenak gaur egun zelai menditarrek eta arbola sailek betetzen dituzten arren, horrelako baso bat, Euskal Herri osoan azalerarik handienekoa, Aralarren dugu.

    Hurrengo koadroan Aralarko hainbat landaredi motak betetzen dituzten azalerak jasotzen dira, laburbildurik:

    Landaredi Mota Azalera(ha) Parkearen %
    Urbanizatua/landaredi gabea

    40,8

    0,4

    Bertako basoa

    3.949,9

    36,1

    Aldatutako sailak

    1.909,4

    17,4

    Sastrakadiak

    1.151,3

    10,5

    Belardi eta laborantza

    804,9

    7,3

    Mendiko larreak

    2.684,7

    24,5

    Bestelako formazioak

    255,5

    2,3

    Harkaitz eta legartzak

    160,2

    1,5

    Parke Naturala guztira

    10.956,5

    100,0



    Mendiko larre eta zelaiek betetzen duten azalera eskerga dugu hemen azpimarratzekoa, horrelaxe baitagokie artzaintzan tradizio luze-luzekoak diren lurrei.

    Beren berezitasun eta aberastasun biologikoagatik, balio handien duten landaredi unitateen artean hurrengoak azpimarra daitezke: Ataungo artadi kantauriarra, harizti-erkamezti kaltzikola, Akaitz-Sastarriko pagadi hagindunak, arantzadiak, mendiko larreak, harkaiztegi eta lapiazak, Amezketako laiotzeko belardi subalpetarrak, ongi kontserbaturik irauten duten haltzadi eta harizti urri-urriak (horietatik, Muitzekoa nabarmentzen da).

    Florak pizten duen interesa, egun eta Euskal Herriaz ari garela, Aralarren bakarrik ezagutzen diren zazpi espezietan biltzen da, batik bat, nahiz beste toki gutxi-gutxitan agertzen diren beste 58 espezie ere interesgarriak diren.

  • Fauna
    Aralarko Parke Naturalean 147 espezie ornodun bizi dira. Funtsean, euro-siberiarra den fauna komunitate hori osatzen duten izaera menditarreko hainbat fauna elementuk mendigunearen goialdeak okupatzen dituzte, beste batzuk harkaitzei loturik bizi dira eta izaera mediterranearreko elementu zenbaitek, azkenik, alderdi eguzkitsu eta egokiak aukeratu dituzte bizitokia finkatzeko.

    Buitre leonadoGanadua dabilen alderdien gainetatik sai arrea, sai zuria, ugatza eta arrano beltza ikus daitezke hegan, jira-biran. Erreketatik gertu espezie arraro eta nabarmenak dabiltza, hala nola bisoi europarra eta desman piriniarra; basoetan, orkatzak eta basurdeak ugari: espezie hauek ugaltzen ari diren arren, bietatik basurdea bakarrik ehiza daiteke, uxaldian.

    Aralarren bizi diren espezie asko babes erregimenen baten zaintzapean daude, Arriskuan dauden Euskal Herriko Espezieen Katalogoaren edota estatu espainiarreko zein nazioarteko zerrenda edo katalogoen arabera.

  • Paisaia
    Aralarko paisaiaren funtsa Parkeko gune nagusia den kareharrizko mendilerro eskerga da. Gune horren mendebaldeko muturrean Ataungo Domo izeneko itxitura periklinala osatzen da eta hegoaldeko adarretan Lizarrusti-Burunda mendizerraren hasiera dago. Goi lautada eta gailur horietan paisaia aski homogeneoa da: batez ere larre eta harkaitzek osaturik dagoela, tarteka agertzen dituen pagadi eta sastrakazko orbanek goi mailako kalitate estetikoz janzten dute osotasuna.

    Pagadiek, zuhaitz sailek eta belardiek estaltzen dituzte, batik bat, hegiak eta ibarrak, paisaia hamaika ñabarduraz aberastuz.

    Eta paisaiaz ari garela, Aralarrek dituen kalitate handieneko alderdiak bitxitasun geomorfologikoak (Txindoki, Balerdi, Ganbo, Alotza, Arritzagako sakana, Domoko gailurrak) dira, bai eta hegi malkartsuetan finkatuak dauden eta sekulako bistak dituzten Agauntza-Lizarrustiko pagadi zabal-zabalak ere.Ladera

 

 

 

 

 

    Vuelve al inicio de esta página
Azken eguneratzea: 2004/12/15